Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Testu liburuak maileguan merkeago jasotzeko ekimena abiarazi dute Ondarroako Institutuan

Liburu Solidarioa proiektuan parte hartu duten DBH 3ko eta 4ko 100 ikaslek %60 eta 70 artean aurreztu dute testu liburuetan. Proiektua Batxilergo mailetara zabaltzeko asmoa agertu dute.

Ondarroako Abantin guraso elkarteko kideak
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/12/10

Abantin Ondarroako Institutuko guraso elkarteko kideek testu liburuak mailegu bidez jasotzeko egitasmo berria abiarazi dute: Liburu Solidarioa. Egitasmoa, momentuz, DBH 3an eta 4an abiarazi dute. “LHtik hasi eta DBH2ra arte Hezkuntza Sailak kudeatzen du testu liburuen zerbitzua, baina goragoko mailetan ez dago bestelako aukerarik. Hutsune bat zegoela ikusi genuen, eta horri erantzun nahian sortu zen proiektua. Ikasle baten gurasoak eman zigun ideia. Antzeko ekimena, itxura danez, hainbat urtean Markina-Xemeinengo Institutuan ere egiten da, eta euren adibidea jarraitu dugu”.

Aurreko urteko ikasleei liburuak bigarren eskuan erosi, eta horiek, ostean, beste batzuei saldu dizkiete diru kopuru txiki bat ordainduta; guraso elkarteak prozesu horretan guztian bitartekari lanak egin ditu. Proiektuaren muina alde ekonomikoa dela azpimarratu dute, baina, aldi berean, berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatu nahi izan dute, Agenda 30ari ere keinu eginez.

DBH3 eta 4ko 100 ikaslek parte hartu dute egitasmoan, eta horri esker, ikasturtean erabiliko dituzten liburuak prezio merkeagoan lortu ahal izan dituzte. Ikasleek 60 euro ordainduta, ikasturteko liburu guztiak lortu ahal izan dituzte. Guraso elkarteko kideek kalkuluak atera dituzte, eta horien arabera, ikasleek %60 eta 70 artean aurreztu ahal izan dute liburutan. “DBH3ko ikasleek, berez, 200 bat euro gastatu behar izango zituzten eta DBH4koek, ostera, 150 euro inguru”. Ordainetan, konpromiso bakarra eskatu diete ikasleei: liburuak ondo zaintzea, berriro erabili ahal izateko. 

Esperientzia aberasgarria izan dela azpimarratu dute, eta orain balorazio positiboa egin dute. “Ikasle guztiekin pentsatuta, ilusio guztiagaz ipini dugu abantean proiektua. Egindako lana fruituak ematen ari dela ikusi dugu, eta oso pozik gaude. Udaberrian egingo dute datorren ikasturterako deialdia. “Gure helburua da ikasle guztiek parte hartzea proiektuan. Ea datorren ikasturtean jende gehiagok izena ematen duen. Etorkizunean Batxilergoko mailetara ere zabaldu nahi dugu eskaintza. Gaia lantzen ari gara, eta saiatuko gara zerbait egiten”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.