Osasun araudia urratzen zegoen pertsona bat atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintzak jakinarazi du emakumeak ez zuela identifikatu nahi izan, eta horregatik atxilotu zutela. "Desobedientzia larria" leporatu diote.
Ertzaintzak esan duenez, zapatu arratsaldean [abenduak 12] osasun araudia eta alarma egoerako murrizketak hausten ari zen emakume bati identifikatzeko eskatu zioten Ondarroan; kalean alkohola edaten ari zela esan dute. Emakumeak ez zuen nahi izan identifikatu, eta Ertzaintzak atxilotu egin zuen, “desobedientzia larria” leporatuta.
Adierazi dutenez, beste pertsona talde bat identifikatzen ari zirela atzeman zuten emakumea. Esku hartze berean, gainera, beste hiru adingaberi ere zigorra ezarri zietela esan dute.