Azken hiru egunetan 7 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Barikutik domekara [abenduak 18-19-20] bitartean ondoko herrietan erregistratu dituzte positibo berriak: Lekeitio (5), Ondarroa (1) eta Mutriku (1). Joan den aste osoan 17 kasu atzeman zituzten Lea-Artibain eta Mutrikun, aurreko astean baino 2 gehiago.
Azken hiru egunetan [abenduak 18-19-20] COVID-19agaz kutsatutako 7 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Eusko Jaurlaritzak igorritako datuen arabera, positibo gehienak Lekeition atzeman dituzte, bost denetara. Gainontzeko positibo berriak Ondarroan eta Mutrikun atzeman dituzte; bana herri bakoitzean.
Azken egunotako datuak jasota, gune horiko udalerrien zerrendan jarraitzen dute Ondarroak, Lekeitiok eta Mutrikuk. Ondarroan, esaterako, intzidentzia tasak nabarmen egin du behera. 100.000 biztanleko 81,49 tasa dauka, eguenean [abenduak 17] baino 47 puntu gutxiago. Mutrikun ere egoerak hobera egin du, gaur gaurkoz 187,48ko tasa dauka, eguenean baino ia 38 puntu gutxiago. Lekeition, berriz, joerak gora egiten jarraitzen du. Intzidentzia tasak 27 puntu gora egin du azken hiru egunetan; 165,61ko tasa dauka.
Azken egunetako datuak jasota, joan den aste osoan [abenduaren 14tik 20ra] Lea-Artibain eta Mutrikun 17 positibo erregistratu zituzten; aurreko astean baino 2 gehiago. Lekeition atzeman dituzte kasu gehien:
- Lekeitio: 11
- Mutriku: 3
- Ondarroa: 3
Gaur [abenduak 21], gainera, Eusko Jaurlaritzak gune gorrian dauden herrien zerrenda ere argitaratu du. Gune gorrian dauden herrien zerrenda astelehenero eta eguenero argitaratzen du. Gogorarazi behar da gune gorrian dauden herrietan ostalaritza establezimenduek itxita egon behar dutela:
- 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak (6): Aretxabaleta (845,31), Arrasate (1192,31), Arrigorriaga (521,80), Azpeitia (757,22), Beasain (651,44) eta Ordizia (742,23).
- 5.000 biztanle baino gutxiago duten udalerriak (7): Aramaio (863,21), Eskoriatza (590,41), Iruña Oka (1.223,68), Segura (1.575,84), Zaldibia (920,25), Zigoitia (934,58) eta Zuia (845,67).