Arrazakeria eta deskolonizazioari buruzko tailerra emango dute Mutrikun
'Izatearen edo izaten ez uztearen pribilegioa' tailerra urtarrilaren 15ean emango dute Zabiel kultur etxean. Gonbidapenak lortzea nahitaezkoa da.
Mutrikuko Udaleko Feminismo Arloaren eta EMA elkartearen arteko elkarlanari esker, Izatearen edo izaten ez uztearen pribilegioa izeneko tailerra emango dute urtarrilaren 15ean, Mutrikuko Zabiel kultur etxean. 18:00etatik aurrera, Raizes kolektiboko kideek arrazismoaz, pribilegioez eta deskolonializaziori buruz hitz egingo dute.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, egungo jendartean oinordekotza kolonial eta arrazistagaz amaitzeko gogorik badagoen moduko galderei erantzuten saiatuko dira tailerrean. Egungo osasun egoera kontuan hartuta, bertaratu nahi dutenek aldez aurretik doako gonbidapena hartu beharko dutela nabarmendu dute. Gonbidapenak Internet bidez lortu daitezke.