Gabonetako zozketan hiru sari banatu ditu Zatoztek
750 euroko zenbaki saridunek irabazleek urtarrilaren 14rako agertu behar direla zehaztu du elkarteak.
Zatozte, Gabonetako kanpaina. Ondarroako Zatozte merkatari elkarteak Gabonetako zozketa egin du gaur [urtarrilak 8] elkartearen bulegoan. Elkarteak 2.250 euro banatu ditu Gabonetako kanpaina berezian Zatozteko dendetan erosketak egin dituzten bezeroen artean. Hiru izan dira gaurko zozketaren sarituak, eta bakoitzak ordezko bi zenbaki dit; bakoitzak 750 euroko saria irabazteko aukera edukiko du.
Zatozteko ordezkariek esan dutenez, sari bakoitza 50 euroko txarteletan banatuta egongo da. Saridunak urtarrilaren 14rako aurkeztu beharko dira.
Honakoak dira zenbaki sarituak:
- 1. 22.430. Ordezkoak: 53.393 (1) eta 74.165 (2).
- 2. 73.667. Ordezkoak: 52.333 (1) eta 12.319 (2).
- 3. 8.297. Ordezkoak: 59.113 (1) eta 81.946 (2).