Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Pentsio publiko duin eta nahikoak bermatu arte kalean jarraituko dutela berretsi dute

Egungo pentsio sistemak dituen gabezien eta Toledoko Itunaren murrizketen aurka agertu dira Lekeitioko, Mutrikuko eta Ondarroako mobilizazioetan batu diren herritarrak. Eskaerak onartu arte plazak betetzen jarraitzeko deia egin dute.

Pentsiodunek Ondarroan egindako manifestazioa
Nerea Bedialauneta Alkorta
Lekeitio,Mutriku,Ondarroa
2021/02/15

Hiru urteren ostean ere Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak “kalean” jarraitzen duela aldarrikatu zuen zapatuan [otsailak 13], eta pentsio publiko duin eta nahikoak bermatu arte kalean jarraituko dutela gogora ekarri nahi izan zuten tokian tokiko mobilizazioekin. “Lortutakoa ez da nahikoa, eta pentsio sistema publikoa ahalik eta gehien murriztu nahi dutenek espero dute guk kaleetatik alde egitea”. Borrokan jarraituko dutela nabarmendu dute, eta astelehenero plazak betetzen jarraitzeko deia egin zuten.

Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun dozenaka herritarrek bat egin zuten pentsiodunek deitutako mobilizazioekin. 500 bat lagun batu ziren Ondarroako Zaldupeko zutibitik irten zuen manifestazioan, 80 lagun inguru Mutrikuko Goiko Plazatik abiatu zen manifestazioan eta 65 bat lagun Lekeitioko udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean. Aldarri berberak atera zituzten kalera hiru herrietan.

Mutrikuko pentsiodunen manifestazioaren amaiera. Argazkia: Alberto Gorritiberea.

Egungo pentsio sistemak dituen gabeziak ozen salatu zituzten kalerik kale eta, aldi berean, Toledoko Itunaren murrizketen aurka ere agertu ziren. “Toledoko Itunak gure aldarrikapen nagusiak baztertu ditu, eta Espainiako Kongresuan bozkatu ostean, Jasangarritasun Faktorea, miseriazko pentsioak eta 2011ko eta 2013ko erreformak indarrean jarraitzen dute eta beste erreforma batzuei ateak irekitzen zaizkie”

Espainiako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eta horien parlamentuei eskari zuzena egin zieten. Besteak beste, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea, pentsioen birbalorizazio automatikoa, 40 urteko kotizazioa dutenen erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak indargabetzea, jasangarritasun faktorea ezabatzea eta soldatetan eta pentsioetan dagoen genero arrakalarekin amaitzea eskatu dute.

Pentsiodunen elkarretaratzea Lekeition. Argazkia: Karpanta.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.