Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bizum bidezko dohaintza kanpaina abiarazi dute, Angelman sindromea dutenei laguntzeko

Kanpainarekin bat egin nahi dutenek 01443 zenbakira Bizum bat egin beharko dute. Kanpaina zabalik dago otsailaren 28ra arte.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/02/16

Otsailaren 15a Angelman Sindromearen Nazioarteko Eguna da, eta egun hori abiapuntutzat hartuta, #InvestigacionEsEsperanza leloa daraman diru bilketa kanpaina abian ipini du Espainiako Angelman Sindromearen Elkarteak. Gaixotasuna ikertzeko bidean oraindik ere bide luzea egiteko dagoela diote. Hori dela eta, ikerketara dirua bideratzea inoiz baino garrantzitsua dela azpimarratu dute.

Dirua ikerketara bideratzeko nahiarekin urtero hainbat ekintza antolatu ohi izan ditu elkarteak. Mutrikun, esaterako, elkartasun zumba ekitaldiak antolatzen zituzten urtero. “Elkarteko diru sarrerak ekitaldi presentzialei esker lortzen genituen orain arte. Pandemia dela eta, orain ezin da halako ezer antolatu. Horri erantzun bat eman nahian, sare sozialetatik zabaldu dugun Bizum bidezko diru bilketa kanpaina abiarazi dugu”, azaldu du Joseba Antxustegi elkarteko kide mutrikuarrak.

Bizum egiterako garaian dohaintza aukera aukeratzea nahitaezkoa dela gogorarazi dute

Otsailaren 28ra arte ekarpenak egiteko aukera zabalik egongo da. “Batutako diru guztia ikerketara bideratuko dugu. Gaur egun, esaterako, Ugo Mayor buru duen Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikerketa talde bat gaia ikertzen ari da. Nagore Elu ikertzaile ondarrutarra ere taldeko kidea da”. Otsailaren 1ean abiatu zuten kanpaina, eta Espainia mailan erantzun oso ona jaso dute. Ekimen solidarioa abian ipini zutenez geroztik 13.000 euro batu dituzte. “Gure helburua 20.000 euro lortzea da”.

Ekarpenak Bizum bidez egiteko era “oso erraza eta erosoa” dela dio Antxustegik. “Norbanakoek zein enpresek parte hartu dezakete. Ekarpen guztiak ongietorriak izango dira, kopurua edozein delarik ere, laguntzeko ondo etorriko da”. 01443 zenbakira Bizum bat egin beharko dute kanpainarekin bat egin nahi dutenek. Gogogorazi duenez, dohaintza aukera aukeratzea nahitaezkoa da. Dohaintza egiten dutenek, gainera, kenkari fiskalak izango dituzte. “Eskatzen duten guztiei errenta aitorpena egiteko ziurtagiria bidaliko diegu. Interesa dutenek info@angelman-asa.org helbide elektronikora idatzi beharko dute”.

Elkarteari laguntzeko beste hainbat era ere badaudela esan du Antxustegik. “Elkartearen webgunean laguntzeko dauden aukera guztiak agertzen dira. Era tradizionalean, esaterako, banku transferentzia bidez ere egin daitezke diru ekarpenak edo denda birtualean eskura dauden produktuetako bat ere erosi daiteke. Diru ekarpenik egin ezin dutenek ere asko egin dezakete. Kanpainari buruzko informazioa lagunartean zabalduta ere gu pozik. Dena ez da diru bilketara mugatzen, gaixotasuna ezagutzera ematea ere bada gure helburua”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.