Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Saharar auzia aztergai, Mutrikuko Zine Forum Taldearen hurrengo emanaldian

Tindufen zein Euskal Herrian errodatutako 'Haizearen egia' film laburra proiektatuko dute domekan, kultur etxean. Doako gonbidapenak barikuan egongo dira eskuragai, Beheko Plazan.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/02/16

Tahar gazte saharar gaztearen istorioa kontatzen duen Haizearen egia film laburra proiektatuko dute domekan [otsailak 21], Mutrikuko Zabiel kultur etxeko proiekzio aretoan. Zine Foru Taldekoek 19:00etan ipini dute hitzordua, eta aurreratu dutenez, saharar herriak bizi duen gatazka egoerari buruzko mahai-ingurua ere egingo dute 22 minutuko lanaren proiekzioaren ostean. Solasaldira saharar herriarekin kolaboratzen duten herriko eta eskualdeko taldeetako kideak gonbidatu dituzte.

Tindufen zein Euskal Herrian errodatutako eta Ekain Albite zumaiarrak zuzendutako lana ikusteko interesa dutenek aldez aurretik lortu beharko dituzte doako gonbidapenak. Barikuan [otsailak 19], 18:30etik 19:30era, Beheko Plazan ipiniko duten mahaian lortu ahalko dira sarrerak. Aforo kontuagatik, gonbidapen kopuru mugatua dago. “Printzipioz, proiekzio bakarra eskainiko dugu. COVID-19a dela eta, 36 lagunentzako tokia dago. Gonbidapenen guztiak banatu gabe geratuz gero, domekan bertan horretarako aukera egongo da, proiekzioa hasi baino ordu laurden arinago”.

Domekan Mutrikun proiektatuko duen film laburrak Lekeitioko Euskal zine Bileran epaimahaiaren Aipamen Berezia eskuratu zuen. Saharako herria eta Euskal Herria lotzen ditu ikus-entzunezkoak. Gaztea zela Euskal Herrira ikastera etorri, eta 20 urterekin Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetara itzuliko den Tahar gaztearen istorioa kontatzen du film laburrak. Gazteak Tindufera itzultzen den unean sortutako bizipenak ditu ardatz zintak.

Gai sozialak. Zine Forum Taldeko kideek lanean jarraitzen dute, eta datozen hilabeteetarako gai sozialekin lotutako ziklo bat antolatu dutela jakitera eman dute. “Datozen hiru hilabetetan gai sozial batekin lotura duen lan bat proiektutako dugu, hilean bat. Apirilean, esaterako, Nebraska filma proiektutatuko dugu; herriko talde batekin Alzheimerraren gaia elkarlanean jorratzeko asmoa dugu. Maiatzerako, berriz, Caminho longe lana aukeratu dugu; errefuxiatuen gaia izango dugu mintzagai”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.