Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere AstraZeneca txertoa jartzeari utzi diote

Frantziak, Espainiak, Italiak eta Alemaniak "prebentzioz" hartu dute AstraZeneca botika etxearen txertoa ez jartzeko erabakia, ustezko nahi gabeko ondorioengatik. Europan txertoa jarri duten bost milioi pazienteen artean, 30 bat tronbosi kasu erregistratu dituzte, EMAren arabera.

Oihana Teyseyre Koskarat (Berria)
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/15

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hamabost egunez utziko diote AstraZeneca txertoa jartzeari. Hala erabaki du Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak erkidegoetako Gobernu buruekin gaur arratsaldean [martxoak 15] egindako bileran. Erabakia hartu eta berehala, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak Osakidetzari agindu dio AstraZeneca txertoa jartzeari uzteko. Txerto hori hartu dutenei “lasai” egoteko eskatu diete.

Frantziak, Italiak eta Alemaniak ere AstraZeneca txertoa erabiltzeari utzi diote, nahi gabeko zenbait ondorio eragiten dituen kezkatan. Frantziako Emmanuel Macron presidenteak esan du gutxienez bihar arte AstraZeneca txertoa jartzeari utziko diotela. Hau da, Sendagaien Europako Agentziak (EMA) txertoaren nahi gabeko ondorioei buruzko txostena aurkeztu arte.

AstraZeneca erabiltzen ari ez diren herrialdeak: Espainia, Alemania, Italia, Frantzia, Danimarka, Norvegia, Herbehereak eta Islandia

Alemaniako Gobernuko Osasun ministerioak zehaztu du EMAk erabakiko duela txerto horri zer-nolako bilakaera eman. Izan ere, Europan txertoa jarri duten bost milioi pazienteen artean, 30 bat tronbosi kasu atzeman dituzte, EMAren arabera. Zehaztu dute txertoa jarri dutenen artean tronbosi kasuen tasa ez dela «populazio osoan baino altuagoa». Halere, gertatutakoa “zehatz-mehatz” aztertzeko beharra azpimarratu dute. 

Alemania eta Frantzia ez dira AstraZeneca txertoa erabiltzeari uzten dion herrialde bakarrak; izan ere, Danimarkak, Norvegiak, Herbehereek eta Islandiak AstraZenecaren txertoa erabiltzeari utzi zioten iragan astean. Atzo, Irlandak ere erabaki bera hartu zuen. Danimarkako Osasun Zuzendaritza Nagusiak iragan astean jakinarazi zuenez, behin-behineko erabakia da, eta hamalau egunerako hartu dute. Arrazoia ere azaldu zuten: «Tronbosi kasu larriak» atzeman dituzte. Gainera, uste dute horietako bat heriotza batekin lotuta egon daitekeela. Hala ere, oraindik ez dute baieztatu txertoa eta arazo horiek lotuta daudenik.

AstraZeneca farmazia enpresak atzo segurtatu zuen “ez dagoela loturarik” txertoaren eta tronbosi kasuen artean.

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.