Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bizi-bizi hasi dira Radixu Irratiaren urteurren ospakizunak

Orain arte egindako ekintzei buruzko balorazio oso positiboa egin dute Radixu Irratiko kideek.

Radixu Irratia, 48 orduak. Argazkia: Radixu Irratia.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/03/15

Ondarroako irrati libreak 30 urte daramatza uhinetan, eta urteurren borobila aitzakia hartuta, hainbat jarduera antolatu dituzte. Asteburuan murgildu dira ospakizunetan, eta orain arte egindako ekintzei buruzko balorazio oso positiboa egin dute Radixu Irratiko kideek. “Bikain joan da lehen asteburua”.

Keu Agirretxearen eta Mikel Arakistainen kontzertu akustikoagaz eman zieten hasiera barikuan [martxoak 12] ekintzei. Egungo osasun egoera kontuan hartuta, kontzertua bestelako eran eskaini zuten, Youtubetik, eta zelan ez, Radixutik entzuteko aukera ere egon zen. “Lehenengo bidar zen kontzertu bat halako formatuan eskaintzen genuena, eta oso ondo irten zuen denak. Musikariak oso gustura geratu ziren eta jendeak ere oso ondo erantzun zuen”.

Urtero egin modura, 48 orduetako zuzeneko emisioa ere ekarri du urteurrenak. Irratsaioen maratoia hitzordu berezia izan da esatarientzat zein entzuleentzat. “48 orduen lehen asteburua ederto joan da. Hainbeste urtean kanpandorreko estudiora igo barik zegoen jendea eduki dugu. Gustura ibili dira eta oso ondo moldatu dira mikrofonoaren aurrean zein teknikari lanetan. Gozamen bat izan da hori jendeori berriro Radixu Irratian ikustea”.

Keu eta Mikel Arakistainen kontzertua. Argazkia: Sandy McCarthy.

48 orduak ere beste era batera antolatu behar izan dituzte aurten, eta horri buruzko irakurketa positiboa egin dute. “Pandemiagatik ohiko formatua moldatu egin behar izan dugu. Beste formatu bat asmatu behar izan dugu, eta lehenengo asteburuak eman duenagaz oso pozik gaude. Honegaz formatuagaz igarri dugula dirudi”.

Lehen asteburuko ekintzak jarraitu dituzten entzuleei eta parte hartu duten gonbidatuei eskerrak eman dizkiete. “Eskerrak eman nahiko genizkieke kontzertuak ikusten eta entzuten egon ziren guztiei eta baita irratsaioak egitera etorri ziren sasoi bateko kideei ere. Ospakizunen bigarren zatia falta da oraindik. Eskaintza antzerakoa izango da: barikuan Dena taldearen kontzertua eskainiko dugu eta zapato-domekan 48 orduen jarraipenagaz gatoz”.

Radixu Irratiako 48 orduak. Argazkia: Radixu Irratia.

Radixu Irratiako 48 orduak. Argazkia: Radixu Irratia.

Jon Lersundi, ‘Jon Porruren ortua’ irratsaioa gidatzen. Argazkia: Radixu Irratia.

Radixu Irratiko 48 orduak. Argazkia: Radixu Irratia.

 

ASTEBURUAN DATOZENAK

  • Martxoak 19, barikua
    • 20:00. Dena taldearen zuzenekoa eta solasaldia. Radixutik entzun eta Youtubetik ikusi ahal izango da.
  • Martxoak 20, zapatua
    • 08:00-10:00. Aide globun.
    • 10:30-11:30. Neukol.
    • 12:00-14:00. Binilo artin galdute.
    • 14:00-16:00. Time to roots.
    • 16:00-17:00. Kukulumutxun.
    • 17:00-18:00. Sputnik VIP.
    • 18:00-20:00. Kritikal blues.
  • Martxoak 21, domeka
    • 08:00-10:00. Boga eta zixe.
    • 10:00-11:30. Azken mohikanoak.
    • 12:00-13:00. 9 milimetro.
    • 13:30-14:30. Terranobako salau.
    • 15:00-16:00. Bon vivant.
    • 16:30-17:30. Kukulumutxun.
    • 18:00-20:00. Erozemat.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.