Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

COVID-19aren aldaera berriak Euskal Herrira ere heldu dira

Adituek diotenez, aldaera berri horiek gero eta zabalduago daude. Izurriaren bilakaera moteltze aldera, aldaera horiek identifikatzeko eta kontrolatzeko sistemek garrantzia handia dute orain.

Maria Ortega Zubiate (Berria)
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/15

“Uste dugu hemendik aste batzuetara gehien detektatuko dugun birusaren aldaera britaniarra deitua izango dela”: horra birusaren bilakaera, Donostia Ospitaleko birologo Miriam Goikoetxearen hitzetan. Orain aste batzuk egindako iragarpenak dira, eta bete egin dira. Hain zuzen, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, positibo guztien ia erdiak baino gehiago dira aldaera horretakoak. Birusak lortu du jarritako oztopoak gainditzea, eta formaz aldatzea: aldaera berriak ditu. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, Hegoafrikako aldaeraren bost kasu, Brasilgoaren bat eta Portugalgoaren beste bat zenbatu dituzte. Baina, nola identifika daiteke positibo bat aldaera batekoa edo bestekoa den?

Bada, positiboen laginak aztertzera bidalita. Osakidetzak, adibidez, horretarako prozesuak jarri ditu martxan. Zenbait lagin positibo hartu, eta bigarren proba bat egiten diete, mutaziorik duten ikusteko. Erresuma Batutik zabaldutako birusaren aldaerak atzemateko, esaterako, N501Y izeneko mutazioa bilatzen dute azterketetan. Proba horrek positibo ematen badu, beste azterketa bat egiten dute gero, S genea galdu duela ziurtatzeko. Izan ere, Erresuma Batuko aldaeraren berezitasuna da S izeneko genea galdu izana. Gene hori galdu badu, beraz, Erresuma Batuko aldaera dela ondorioztatzen dute.

«%99,5eko fidagarritasuna du proba horrek», azpimarratu du Carmen Ezpeleta Nafarroako Ospitale Guneko laborategiko buruak. Bere datuen arabera, teknika horrekin 500 positibo inguru aztertu ditzakete astebetean: kutsatuen kurbak goia jo zuenean, urtarrilaren amaieran, positibo guztien %35 zen hori. Gaur egun, gai dira atzemandako positibo guztiak aztertzeko, kopurua ordukoa baino baxuagoa delako. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, positiboen laurdenari egiten diote bigarren proba, Jaurlaritzaren Osasun Sailaren komunikazio zerbitzuen arabera.

PCR motako probak dira horiek. IkerBasqueko ikerlari eta EHUko irakasle Ugo Mayorrek azaldu du positiboen aldaerak identifikatzeko «modurik merkeena» direla. Baina, zehaztu duenez, azterketa horiek kasu honetan Erresuma Batuko aldaera atzeman badezakete ere, ezin dituzte beste hainbat aldaera identifikatu. Horregatik uste du birusaren sekuentziazioa maizago egin beharko litzatekeela aldaeren jarraipen egoki bat egiteko: birusaren material genetiko guztia aztertu beharko litzatekeela, alegia.

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaLabik hartutako neurri berriak [martxoak 26]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.