Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Inhar Urruzunok hirugarren amaitu du Urrezko Harrijasotze Txapelketa

Mikel Lopetegi 'Urra' zarauztarrak irabazi du txapelketa. Gorozikakoak finala irabazteko aukera gutxi zuela ikusi bazuen ere, lan dotorea eta txukuna egitera plazaratu zen.

Inhar Urruzuno, Zortzi Arroako Hiru Harrien Txapelketaren finalean bola jasotzen. Argazkia: Ibon Errazu Uria.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/03/15

2021 Urrezko Harrijasotzaile Txapelketa-Zortzi Arroako Hiru Harri sariaren finala lehiatu zuten domekan [martxoak 14] Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan. Harri jasotzaile ondarrutarrak hirugarren amaitu zituen lanak. Mikel Lopetegi Urra eta Beñat Telleriaren atzetik, hurrenez hurren. Gorozikakoak 89 jasoaldi egin zituen, Urra irabazleak baino 13 gutxiago.

Urruzunok aitortu duenez, beste bi finalistak besteko sasoi onean ez zen ailegatu finalera, eta hori, igarri egin zen emaitzan. Sasoirik onenean ez badago ere, lan dotorea eta txukuna egitera plazaratu zen. “Egoeragatik eta beste gauza askogatik ez nago nire ohiko mailarik onenean. Momentu honetan zer mailatan nagoen jakitun nago, eta Urra eta Telleria moduko aurkariei aurre egiteko moduan ez nago; ostera antzean finala estuagoa izango litzateke. Nire helburua finalean sartzea zen, eta sartu nintzen; horregaz pozik nago. Finalera begira lan dotorea eta txukuna egitera irten nuen, baina besteak ni baino gehiago izan ziren”.

Lanei dagokienez, zortzi arroako hiru harri jaso behar izan zituen parte hartzaile bakoitzak. Hiru minutuko txandetan 100 kiloko kopa, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola jaso behar izan zituzten. Ohikoa den modura, zozketa bidez erabaki zen bakoitzak noiz egin beharko zituen lanak.

Inhar Urruzuno harri kubikoagaz lanean. Argazkia: Ibon Errazu Uria.

Urruzunori lehen txandan aritzea egokitu zitzaion; atzetik aritu ziren Urra eta Telleria, hurrenez hurren. Aurkarien erreferentziarik barik ekin behar izan zion lanari, eta lehen harriagaz gogor jo bazuen ere, beste aurkari biak bera baino hobeto aritu ziren. “45 jasoaldi egin nituen kopagaz, baina aurkariek 50 bidar altxatu zuten. Emaitza hori ikusita, finala irabazteko aukera guztiak galdutzat eman nituen. Altzada askoko abantaila atera zidaten, eta horiek ezin nituen berreskuratu inondik inora. Hala ere, plazan itxura on bat eskaintzen saiatu nintzen”.

Bigarren harria txapela irabazteko giltza izan zen Urrarentzat. 27 jasoaldi eginda, aurkariak inolako aukerarik barik laga zituen; 19 jasoaldina egin zituzten Urruzunok eta Telleriak. “Hor ikusi zen Urra sasoi betean dagoela”. Azken proban, 100 kiloko bolagaz, Lopetegik eta Urruzunok 25 jasoaldi egin zituzten; Telleriak lortu zuen markarik onena, 26 jasoaldigaz.

Herri kiroletako hurrengo hitzordu garrantzitsua maiatzaren 22an izango du Urruzunok. Iragarri duenez, Binakako Euskal Pentatloian parte hartzeko ari da prestatzen; finalean sartzeko txartela lortzen saiatuko da Aitzol Atutxa aizkolariagaz batera. “Orain pentatloian daukat begia jarrita. Harako prestatzen hasiko naiz buru-belarri”.

 

SAILKAPENA:

  • Mikel Lopetegi Urra. 10.200 kilo. 100 kiloko kopagaz, 50 jasoaldi; 100 kiloko kubikoagaz, 27 jasoaldi eta 100 kiloko bolagaz, 25 jasoaldi.
  • Beñat Telleria. 9.500 kilo. 100 kiloko kopagaz, 50 jasoaldi; 100 kiloko kubikoagaz, 19 jasoaldi eta 100 kiloko bolagaz, 26 jasoaldi. 
  • Inhar Urruzuno. 8.900 kilo. 100 kiloko kopagaz, 45 jasoaldi; 100 kiloko kubikoagaz, 19 jasoaldi eta 100 kiloko bolagaz, 25 jasoaldi.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.