Sendagaien Europako Agentziak berretsi du ez dagoela loturarik AstraZeneca eta odolbilduen artean
"Sinetsita gaude AstraZeneca txertoaren onurak gehiago direla haren arriskuak baino", adierazi du Emer Cooke Sendagaien Europako Agentziako zuzendariak agerraldi batean.
AstraZenecaren txertoaren segurtasunari buruz sortutako gorabeherak direla medio, Sendagaien Europako Agentziako zuzendari Emer Cookek esan du ez dutela loturarik topatu txerto horren eta odolbilduak izan dituzten kasuen artean. “AstraZeneca txertoa jasotzearen ondorioz odolbilduak sortu direla esateko inolako zantzurik ez dago”, adierazi du. Hala, azpimarratu du txerto hori segurua dela: “Ziurtasun osoa dugu txertoaren onurak gehiago direla haren arriskuak baino”.
Cookek jakinarazi du Sendagaien Europako Agentzia “sakonki” ari dela ikertzen Europako hainbat herrialdetan erregistratu diren odolbildu kasuek AstraZeneca txertoarekin lotura ote duten, edo, kontrara, “kointzidentzia” bat baino ez den.
Momentuz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere ez dira ari AstraZeneca txertoa jartzen.