Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zubikarai nobela beka irabazitako 'Mendiko gaitza', 111 Akademiaren Sariaren finalista

Garderen, Lizarralderen, Alberdiren eta Agirreren sorlanak ere finalisten artean daude. Apirilaren amaieran ezagutaraziko dute irabazlea.

Idoia Garzes, eskuman, Ondarroako Literatur Amuak jaialdian.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/03/17

Idoia Garzes idazle lasartearrak 2020ko 111 Akademiaren Saria jaso dezake Ondarroako XIX. Augustin Zubikarai nobela beka irabazitako Mendiko gaitza (Elkar) lanagatik. 111 Akademiak 2020. urteko 111 Akademiaren Saria erabaki ahal izateko lehenengo bozketa txanda amaitu du, eta bost obra hautatu dituzte bigarren txandan bozkatzeko; horien artean dago Ondarroako Udalak Elkar argitaletxeagaz elkarlanean urtero antolatzen duen nobela bekaren 2019ko lan irabazlea ere.

Garzesen lanagaz batera lehenengo bozketa txandan hautatu dituzten sorlanak honakoak dira: Uxue Alberdiren Dendaostekoak (Susa), Pello Lizarralderen Argiantza (Erein), Joxean Agirreren Nobela errealista bat (Elkar) eta Luis Garderen Aireportuko musika (Alberdania). Horien artetik aterako da, hortaz, 2020an euskal literaturak lagatako libururik gogokoena. “2020. urtean euskal literaturak utzitako uzta zabaletik bost horiek izan dira urteko libururik gogokoena hautatzeko bidean lehenengo bozketa txanda gainditu eta bigarrenera igaro direnak”.

Jakitera eman dutenez, lehenengo txandan 92 akademiakidek eman dute botoa. Orain, akademiakideek martxoaren 26a baino lehen bidali beharko dute bost horietako baten aldeko botoa. Bigarren buelta horretan, bakarren batek jasotako botoen %40 bereganatuko balu, hura izendatuko lukete zuzenean saridun. “Kopuru horretara ailegatzen den lanik ez balego, berriz, bi bozkatuenak finalera pasako lirateke”. Apirilaren amaieran ezagutaraziko dute 2020ko 111 Akademiaren Saria nork eskuratuko duen.

Aurreko urteetan honako literatur lanek jaso dute 111 Akademiaren saria: Karmele Jaioren Aitaren etxea-k (Elkar, Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa-k (Susa), Uxue Alberdiren Jenisjoplin-ek (Susa), Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua-k (Susa), Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat-ek (Susa) eta Katixa Agirreren Atertu arte itxaron-ek (Elkar).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.