Ondarroan euskararen erabileraren kale neurketa egiteko boluntarioak behar dituzte
18 urtetik gorako ondarrutarrek martxoaren 31 baino lehen egin beharko dute eskaera; unibertsitateko kreditu bat jasoko dute trukean.
Uemak euskarak Ondarroako kaleetan daukan erabilera neurtuko du maiatzeko hiru astegun eta hiru asteburutan eta lan hori gauzatzeko boluntarioak behar dituzte. Azpimarratu dutenez, kale neurketa egitera aurkezteko asmoa duten boluntarioek bi baldintza beharko dituzte nahitaez: batetik, 18 urte baino gehiago edukitzea eta, bestetik, ondarrutarra izatea.
Kale neurketa egiten duten boluntarioek unibertsitateko kreditu bat jasoko dute trukean. Izena emateko interesa dutenek mrey@ondarroa.eus posta elektronikora idatzi beharko dute; martxoaren 31 izango da horretarako azken eguna. “Izena ematen dutenek Internet bidez formakuntza txiki bat jasoko dute apirilean. Gero kale neurketa egitera pasako dira maiatzean. Zalantzaren bat edukiz gero, posta elektroniko horretara idatzi edo euskara saileko telefonora (94-683 36 68) deitu”.