Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pfizerrek dio "seguru asko" txertoaren hirugarren dosi bat jarri beharko dela

Gaineratu dute gripearen aurkako txertoa urtero jarri behar izaten den moduan, antzeko era batean jarri beharko dela COVID-19aren kontrakoa ere.

Arantxa Iraola (Berria)
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/04/16

Albert Boula Pfizer botika etxeko kontseilari ordezkariak iragarri du COVID-19aren kontra egin duten txertoaren immunitatea erabatekoa izan dadin, “seguru asko” hirugarren dosi bat beharko da. Gaur egun bi dosi jartzen dira, baina txertoek ematen duten immunitatearen iraupenari buruzko zalantzak argitzeko daude oraindik, eta indartzeko egon daitezkeen aukerak aztertzen ari dira botika etxeak.

Boulak esan du lehen bi dosiak hartu eta ondorengo hamabi hilabeteetan jarri beharko litzatekeela hirugarren dosi hori. Gaineratu du gripearen aurkako txertoa urtero jarri behar izaten den moduan, antzeko era batean jarri beharko dela COVID-19aren kontrakoa ere. Moderna konpainia ere ikerketak egiten ari da hirugarren dosi horren gainean.

Oraindik ere ezin da jakin COVID-19aren aurkako txertoek ematen duten babesaren iraupena zein den, baina badira horren berri ematen duten datu batzuk, eta txertoa jarri eta sei hilabetera oraindik ere antigorputzak atzematen direla diote hainbat ikerketek. Pfizerrek eta Modernak egindako txertoen kasuan, behintzat, horrela da. Merkatuan txerto gehiago ere badira, ordea, eta ikusi egin beharko da bakoitzak zer bilakaera duen.

Txertoek izurriaren kontra egiteko estrategietan duten garrantzia ere nabarmendu du Pfizerreko buruak: “Oso garrantzitsua da birusarekin kutsa daitezkeen pertsonak gutxitzea”. Birusak izan ditzakeen aldaera berriei aurre egite aldera ere, ezinbestekoak direla gogoratu du.

Pfizerren txertoa RNAm teknologia erabiltzen garatu dute, eta COVID-19aren aurka eraginkorra eta segurua dela erakutsi duen lehen txertoa izan da, zientziaren historia osoan azkarren garatutakoa.

Beste hainbat txertok emandako arazoen inguruko albisteak zabaldu dira asteotan, eta Europako Batzordeak asteotan Pfizerren txertoaren aldeko hautua indartu du; akordio bat hitzartu du botika etxearen 50 milioi dosi aurreratu ditzan hiruhileko honetan.

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.