Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Netflix Euskaraz taldeak euskalgintzako eragileen babesa jaso du

Apirilaren 15erako 10.000 sinadura lortzeko erronka jo zuten, eta 10.500 lortu dituzte. Netflixi edukiak euskaraz eskatzeko da sinadura bilketak aurrera jarraitzen du: abenduaren 3rako 20.000 lortu nahiko lituzkete.

Euskalgintzako eragileetako ordezkariak, zapatuan, Landakon. Argazkia: Netflix Euskaraz
Urtzi Urkizu (Berria)
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/04/19

Euskalgintzako, ikus-entzunezkoen sektoreko eta euskal komunikazio esparruko askotariko eragileen babesarekin, agerraldi publikoa egin zuen zapatuan [apirilak 17] Netflix Euskaraz herritar taldeak, Durangoko Landakon.

Izaskun Rekalde Netflix Euskaraz taldeko kideak ondokoa esan zuen: “Azkeneko urteotan, asko aldatu dira ikus-entzunezkoen kontsumo ohiturak. Telebista tradizionalaren kontsumoa asko jaisten ari dela erakusten dute datuek. Aldiz, ordainpeko plataformen harpidetzak %40 hazi dira azken bost urteotan, eta euskaldunon hamarretik seik edaten dugu iturri horretatik. Horien artean, Netflix da merkatu kuotarik handiena duena. Plataforma horietan, ez dago ia euskarazko edukien eskaintzarik. Netflixen, adibidez, 3.500 film baino gehiagoko katalogotik lau film baino ez ditugu euskaraz, eta telesailik ez dago bat bera ere”. Hala, herri mugimenduak euskararen larrialdiaz ohartarazi nahi zuen: “Euskarak bizi nahi badu, ikus-entzunezkoen alorrean ere egun daukan baino presentzia handiagoa eduki behar du”.

“Ikus-entzunezkoen gaia, herri gisa, euskarari bide eman nahi badiogu, estrategikoa da, eta eztabaidaren erdigunera ekartzea izan da gure asmoa”

Durangoko agerraldian agerian geratu zen taldea jasotzen ari den babesa eta sinadura bilketak izan duen oihartzuna. Ondoko taldeek eman zieten babesa zapatuko agerraldian: Euskalgintzaren Kontseilua, Topagunea, Uema, Disney Euskaraz, Tinko euskara elkartea, Ibaia (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), Napar (Nafarroako ekoizleen elkartea), Hekimen euskal hedabideen elkartea, Euskal Hedabideen Behategia, Udako Euskal Unibertsitatea, Euskal Herrian Euskaraz, Bieuse bikoiztaile euskaldunen elkartea, AEK, Game Erauntsia eta Euskal Encondings webgunea.

Rekaldek gaineratu zuen gaur egun, batez beste, egunean hiru-lau ordu ematen ditugula pantailen aurrean. “Horrek eragin zuzena dauka gure hizkuntza ohituretan eta errealitatea ulertzeko moduan. Badakigu ikus-entzunezkoen gaia, herri gisa, euskarari bide eman nahi badiogu, estrategikoa dela, eta eztabaidaren erdigunera ekartzea izan da gure asmoa, eta neurri batean lortu dugu. Kanpotik datorkigun kultura uholde honen aurrean, euskaldunon kontzientziak astintzeko eta ahalduntzeko momentua dela deritzogu”.

Disney Euskaraz eta Twitz. Netflix Euskaraz taldekoak ez dira bakarrak. Disney Euskaraz taldeak ia 6.000 sinadura bildu ditu Disney Plus plataforman edukiak euskaraz eskatzeko. Halaber, 3.000 Twitz egitasmoak 4.000 sinadura inguru bildu ditu.

Netflix Euskaraz taldearen aldarrikapenak, gainera, une garrantzitsu batean iritsi dira. Bi arrazoirengatik, Rekaldek azaldu moduan: “Batetik, plataformek indar handia hartu dutelako, eta itsaso gero eta zabalago horretan euskararen presentzia gero eta txikiagoa delako. Bestetik, Espainiako Ikus-entzunezko Lege Orokor berria tramitatzen ari direlako, eta aukera ikusten dugulako gure indarrarekin lege horretan eragiteko. Plataforma horien jarduera arautu behar da, euskarazko eskaintza izan dezagun”.

AEBetako plataforma erraldoiari gogoratu diote bere balioetan ondokoa jasotzen duela: “Jatorri, kultura eta ikuspegi desberdinetako pertsonak barne hartzea”.

Hartaz, eskaera hau egin nahi dio herri mugimenduak Netflix plataformari: “Tokian tokiko komunitateekin betebeharrak ere badituela gogorarazi nahi diogu. Euskara, eta plataforma honen kontsumitzaile potentzial garen hemengo eta hango 800.000 euskal hiztunen beharrizanak ase ditzala. Euskal hiztunok plataformako ikus-entzunezko eduki guztiak euskaraz jaso nahi ditugu. Netflixek antzeko kasuetan esan izan du benetan eskaria balego eskainiko lituzkeela edukiak hizkuntza gutxituan. Hemen dituzu 10.500 sinadura, eta gehiago etorriko dira; eskaria badago”. AEBetako plataforma erraldoiari gogoratu diote bere balioetan ondokoa jasotzen duela: “Jatorri, kultura eta ikuspegi desberdinetako pertsonak barne hartzea”.

Bi hilabeteko epean 10.500 sinadura bildu eta gero, taldearen bidea ez dela amaitu ohartarazi zuten. Batetik, sinadura bilketak aurrera jarraituko du, abenduaren 3ra arte, Euskararen Egunera arte. Helburua 20.000 sinadura lortzea da. “Bestetik, gure ekimena mugatua da, behar zabalago baten isla, eta aurrerantzean bidea ez dugu bakarrik egingo”, adierazi du Rekaldek. “Gaiari behingoz sendo helduko dion nazio mailako herritar mugimendu bat behar dugu. Berandu baino lehen elkartu gaitezen ikus-entzunezkoen arloko Euskal Herri osoko eragileak”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.