'650 tontor' ekimenean izena emateko deia egin die Sarek herritarrei
Helburua da 3.127.326 kilometro egitea, Euskal Herrian bizi diren herritar beste kilometro. Hemen Lea-Artibai eta Mutrikun orain arte zehaztuta dauden deialdiak eta izena emateko lotura.
Euskal Herriko 650 tontor jendez bete nahi dituzte maiatzaren 8an, presoen eta iheslarien etxeratzearen zein elkarbizitza eta bakearen aldeko pausoak gehitzeko. Gaur arte, ia-ia milioi bat kilometro bete dituzte herritarrek. Helburua da 3.127.326 kilometro egitea, Euskal Herrian bizi diren herritar beste kilometro, hain zuzen. 2020ko urriaren 3an egin behar zuten ekimena, baina eguraldi kaxkarragatik atzeratu egin zuten. Maiatzaren 8an dute herritarrek erronka, eta izena emateko deia egin du Sarek; Internet bidez izena eman behar da.
Izan Bidea dinamikaren baitan antolatu dute ekimena, eta eskualdeotako herritarrek ere parte hartuko dute –behean zerrenda–. Herri bakoitzeko tontor bat zehaztu dute, baita nondik eta zein ordutan aterako diren.
Mendiko bizikletan joango direnentzako irteera ordu desberdina ipini dute herri bakoitzean, inor animatuz gero, igoera hiruetatik egiteko aukera izan dezan.
Edonork egiteko moduan. Presoak eta iheslariak etxeratzeko bidean konpomisoak betetzeko eskatu du Sarek. Horregatik, igotzeko errazak eta erosoak diren gailurrak aukeratu dituzte maiatzaren 8ko ekimenerako, «edonork egiteko modukoak», hain zuzen.
Lea-Artibai eta Mutrikuko deialdiak:
- Amoroto: (zehaztu barik)
- Aulesti: Urregaraira eta Bedartzandira
- Berriatua: (zehaztu barik)
- Etxebarria: (zehaztu barik)
- Gizaburuaga: (zehaztu barik)
- Ispaster: (zehaztu barik)
- Lekeitio: Otoiora; 09:30ean Independentzia plazatik irtenda.
- Markina-Xemein: Mendibil eta Itxoinomendi (irteera 08:30ean, Arkupetik); Baldakotxuntxurra, Zapola eta Akarregi (irteera 09:30ean, Arkupetik). 13:00etan ekitaldia Goiko Portalean.
- Mendexa: (zehaztu barik)
- Munitibar: Motrollura; 10:30ean herriko plazatik irtenda.
- Mutriku: Arno eta Urkamendira; 11:00etan mendi gailurretan batzeko deia egin dute.
- Ondarroa: Tontorramendira; 10:00etan Zubi Barritik irtenda.
- Ziortza-Bolibar: (zehaztu barik)