Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Danonartin elkarteko sortzaileak: "Sari hau herriak berak merezi du"

2007an Danonartin elkartearen hazia erein zuten Juan Jose Bedialaunetak eta Juana Cabrerak; elkartea beharrak dituzten herritarrei janariak bideratzen ari da ordutik. Zilarrezko Antxoagaz urte luzez egindako lana aitortu diete.

Ondarroako Danonartin elkarteko sortzaileak. Ezkerretik eskumara: Isabel Mata, Juan Jose Bedialauneta eta Juana Cabrera.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Berriatua,Ondarroa
2021/05/20

Ondarroako Udalak herriko norbanako edo talderen baten ibilbidea aintzat hartuta urtero ematen duen Zilarrezko Antxoa saria Danonartin elkarteko sortzaileek jaso dute aurten. Juan Jose Bedialaunetak, Juana Cabrerak eta Isabel Matak eskertuta jaso zuten saria aurreko zapatuan [maiatzak 15]. “Opari ederra egin digute; gure lana aitortzeak sekulako ilusioa egin digu. Sari hau ematerako garaian gugaz akordatzea ikaragarria izan da”.

Saria eurek jaso badute ere, herri guztiari eskaini diote. “Herriak eman digu saria, baina sari hau herriak berak merezi du. Herriak lagundu ez balu, gure lanak ez luke inolako baliorik edukiko”, gaineratu dute.

Duela hamalau urte hasi zen bidea egiten proiektua. 2007ko Gabon bezperetan erein zuten haren hazia Cabrerak eta Bedialaunetak, eta ordutik, beharrak dituzten herritarrei janariak bideratzen ibili dira. “Familia bat laguntza behar zuela esanez hurreratu zitzaidan. Dendak itxita zeuden, eta gaiari buelta batzuk eman ostean, horiei laguntzeko lehen janari sorta Ziortzako kolegiatatik lortu genuen. Biharamunean, janari bilketa egiten hasteko lehen kaxa ipini zuen Juanak Zatoneneko dendan”, azaldu du Bedialaunetak.

Bilketa eta banaketa egiteko beso eta esku gehiagoren laguntzagaz, Ondarroako eta Berriatuko familia gehiagori laguntzeko gai izan ziren

Baina euren lana beharrezkoa zela eta herritarrek ondo erantzun zutela ikusirik, beste hainbat dendatan ere janaria batzeko kaxak ipintzen hasi ziren, sarea zabalduz. “Denda batzuetan nahikoa kostatu zitzaigun, baina pixkanaka janari biltzen joateko sarea handitzen joan zen”, gaineratu du Cabrerak.

Dendetan batzen zutenagaz eta Ziortzatik lortutako laguntzari esker, gero eta familia gehiagori laguntza ematen hasi ziren. Handik hilabete batzuetara Mata ere proiektura batu zen. “Juanjok kanpora joan beharra eduki zuen, eta laguntzera etorri nintzen. Juana eta biok dendarik denda joan eta kaxetan zegoen janaria batzen genuen erosketak egiteko orgatxoak hartuta, sortak egin eta banaketa egiten genuen. Proiektua interesgarria iruditu zitzaidan, eta geratu egin nintzen”.

2013an, ostera, kide gehiago batu ziren proiektu solidariora, eta haien bultzadari esker, gaur egun ezagutzen den Danonartin elkartea eratu zuten ofizialki. Bilketa eta banaketa egiteko beso eta esku gehiagoren laguntzagaz, Ondarroako eta Berriatuko familia gehiagori laguntzeko gai izan ziren. “Partikularren eta denden laguntzaz gain, enpresa pribatu eta zenbait erakunderen dohaintzak ere jasotzen hasi ginen. Horien laguntzari esker, gauza gehiago egiteko gai izan ginen”.

Azkar batean esaten bada ere, elkarteak 200 lagunetik gora laguntzen ditu orain hilero-hilero

Hainbat gorabeheren ostean, elkartearen sortzaileek duela bi urte inguru elkarteko jarduna laga zuten. “Juanjok istripua eduki zuen, eta uztea erabaki zuen. Gu biontzako ere lan karga handia zen eta dugun adinagaz jarduna uztea erabaki genuen”, azaldu dute Matak eta Cabrerak. Jarduna eten badute ere, oraingo boluntarioek egiten duten lana hurbiletik jarraitzen dutela esan dute. “Guk hasitako lanak aurrera jarraitzen du, eta horrek asko pozten gaitu”.

Danonartin elkartearen helburua beharra duten herritarrei laguntzea da. Eta azkar batean esaten bada ere, elkarteak Ondarroako eta Berriatuko 80 familiari laguntza ematen dio. Bedialaunetak, Cabrerak eta Matak egindako ahaleginari esker, 200 lagunetik gora laguntzen dituzte orain hilero-hilero.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.