Azken orduetan Ondarroan erregistratu dituzte kasuak
Zehatz esateko 3 kasu erregistratu dituzte Ondarroan. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu. Hamar dira azken zazpi egunetan kasu positiborik eduki ez duten herriak. Lurraldeei dagokienez, horiek ere beheranzko joerari eusten jarraitzen diete; hiru lurraldeak gune horian daude.
Azken 24 orduetan COVID-19arekin kutsatutako 3 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun, eta denak Ondarroan erregistratu dituzte. Horren ondorioz, Ondarroako intzidentzia tasak ia 35 puntu egin du gora; 105,50ko tasa edukitzetik 140,07 tasa edukitzera pasatu da. Udalerriak, hala ere, gune horian egoten jarraitzen du.
Oro har, azpimarratzeko da azken zazpi egunetan positibo bat bera ere eduki ez duten herri kopurua herri kopurua (10): Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Lekeitio, Mendexa, Munitibar, Mutriku eta Ziortza-Bolibar.
Lurraldeak. Arabak 124,16ko tasa dauka (-13 puntu), Bizkaiak 276,66koa (-8 puntu) eta Gipuzkoak 262,33koa (-12 puntu). Hiru lurraldeek beheranzko joerari eusten jarraitzen die.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 536,91
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 41,51
- Markina-Xemein: 99,50
- Mendexa: 1.059,32
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82
- Ondarroa: 140,07 (ia 35 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: