Amagoia Santacoloma Gabantxok jaso du 'Jolastu geugaz'-en saria
Munitibarrera joan da ‘Jolastu Geugaz’ lehiaketaren laugarren edizioaren saria, Baserritik Gernikarako produktuekin betetako saskia.
Hitzakideak, harpidedunak eta irakurleak saritu nahi ditu HITZAk, eta, horretarako, besteak beste, Jolastu Geugaz lehiaketa antolatzen du urtean birritan. HITZArekin jolasteagaz batera, saria hartzeko aukera dute parte hartzen dutenek. Oraingoan, Munitibarrera joan da saria. Hain zuzen, Amagoia Santacoloma Gabantxo izan da baserritik Gernikara proiektuak emandako saria eskuratu duena.
Otzara bete-betea. Tokiko baserriko produktuekin betetako otzara hartu du Santacolomak, proiektu horretako kideen eskutik. Galdetegi erraz, sinple eta dibertigarri bat erantzutean datza jolasak, eta parte-hartzaile denen artean zozketa egiten du HITZAk. Oraingoan, baratzeko produktuekin betetako otzara izan da saria: kontserbak, barazkiak, lekak, txerrikiak, frutak, arrautzak, esnekiak edota okela jaso ditu irabazleak.