Eurokopako ‘burbuila’ talderako deia jaso du Kepa Arrizabalagak
Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarrak Luis Enrique Espainiako futbol selekzio absolutuko hautatzailaren deia jaso du. Ingalaterrako Chelsea taldeko atezaina Espainiako selekzioko burbuila talde paraleloa deritzon taldeko sei hautatuetako bat izan da. Gaineratu dutenez, Sergio Busquetsen COVID-19 positiboak ekar ditzazkeen ondorioei aurre egiteko sortu dute taldea. Rodrigo Moreno, Pablo Fornals, Carlos Soler, Brais Mendez eta Raul Albiolegaz batera ariko da entrenatzen.
Espainiako selekzioko iturriek adierazi dutenez, Europara deitutako 23 jokalarietatik aparte entrenatuko du taldeak; ondarrutarrak eguaztenean [ekainak 9] egingo du lehen entrenamendua. “Atezaina Futbol Hiriaren burbuilatik kanpo egongo da, eta egunero joango da Las Rozasera bere lankideekin batera. Iritsi aurretik eta egonaldian egin beharreko testak egin beharko ditu”.
Atezain ondarrutarrka 26 urte ditu eta 11 aldiz izan da internazionala Espainiako selekzioagaz. “19 urtez azpiko Europako Txapelketa irabazi zuen eta 21 urtez azpikoen kategorian azpitxapeldun kontinentala izan zen”.