Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
IngurumenaUdala

25 bat herritar batu dira Ondarroako naturguneak garbitzeko ekintzan

Boluntarioek 30 poltsa baino gehiago bete dituzte. Espazio natural eta publikoetatik, batez ere, kartoizko ontziak, plastikozko botilak eta latak jaso dituzte. Zigarro punten kopurua ere azpimarratzekoa dela esan dute.

Auzolanean batu ziren herritarrak, Alamedan batuta. Argazkia: Ondarroako Udala.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/06/14

Ondarroako Udalaren ekimenez, herriko naturguneak eta txoko ezberdinak garbitzeko auzolana egin zen domekan [ekainak 13]. Udalak emandako datuen arabera, taldeka banatuta 25 boluntario inguru ibili ziren mendibideak, Alleri aldea eta Zubi Zahar herri ikastolako atzeko eta erreka ondoko gunea garbitzen. Gutxi gorabehera, bi bat orduz aritu ziren garbitzen eta esan dutenez, 30 poltsa baino gehiago bete zituzten; batutako guztia Alamedan jarri zuten denen bisitara, herritarrak kontzientziatzeko. “Bertaratutakoek hondakin asko batu zituzten. Tartean pisu asko zuten poltsak batu zituzten; mugitu ezin izan zituztenak inguruko edukiontzietara bota zituzten”.

Zehaztu dutenez, zaborrik gehien erreka inguruan batu zuten. “Ikastola atzetik hasi eta Zaldupen pasealekua hasten den tokira bitarten, zabor asko batu zuten. Horrek guztiak batu izan ez balira, uretan amaituko lukete, horrek dakarren ondorio guztiekin”.

Auzolanean batutako zenbait boluntario, Zaldupe atzeko gunean. Argazkia: Ondarroako Udala.

Espazio natural eta publikoetatik, batez ere, kartoizko ontziak, plastikozko botilak eta latak jaso zituzten. Batutako zigarro punten kopurua ere azpimarratzekoa izan zen. “Ez da ezer kostatzen zigarroa erre ondoren itzali eta zaborrontzira botatzea. Lurrean amaitzen duten zigarro punta horietako asko eta askok herriko estolderian edo Artibai ibaian amaitzen du, eta hortik zuzenean itsasora doaz guztiak. Gure ardura da hondakinak edukiontzietara botatzea eta ingurua zaintzea”.

Udalaren ekimenez egindako mota horretako lehenenengo auzolana izan da. Nabarmendu dutenez, esperientzia “polita” izan da; balorazio oso ona eta positiboa egin dute. “Udalak antolaten duen halako lehenengo ekimena izan da, eta erantzuna ikusita, halako ekintza gehiago antolatzeko asmoa daukagu. Udalak eskerrak eman nahi die ekintzan parte hartu zuten herritarrei”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.