Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mutrikun grabatutako disko bat, MIN sarietako finalista

Sonakay taldeak AME estudioetan grabatutako 'Sonakay guztiekin' lana Espainiako musika independientearen sarietako finalista izan da. Dena ondarrutarrek eta Ibai Marin donostiarrak Mutrikun grabatutako lanak ere aurkeztu dira sariketara.

Axular Arizmendi AME estudioko arduraduna (erdian), Sonakay taldeko kideekin batera. Argazkia: Sonakay
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/06/24

Mutrikuko AME estudioetan 2019an grabatutako Sonakay guztiekin lana XIII. MIN Espainiako musika independientearen sarietako izendatuen artean egon da. Euskal-flamenko fusioa egiten duen Sonakay talde donostiarrak 2020an kaleratutako lana, zehazki, flamenko disko onenaren atalean bost finalisten artean geratu da; Astola y raton taldearen Rock de palo lanak lortu du garaikurra.

Garaikurrik irabazteko aukerarik eduki ez badute ere, Axular Arizmendi AME estudioko arduraduna pozik geratu da. “Diskoa hemen grabatzeaz gain, ekoizpenean ere parte hartu nuen eta nahasketak ere neuk egin nituen. Nire estudioan grabatu diren lan guztietatik MIN sarietako finalera ailegatu den lehendabiziko lana da. Sariak Espainia mailan egiten diren garrantzitsuenak dira eta halako oihartzuna lortzea, pozgarria da”.

Axular Arizmendi (ezkerrean) eta Sonakay taldeko kide batzuk, MIN sarietako alfonbra gorrian. Argazkia: Axular Arizmendi.

AME estudioetan grabatutako beste bi lanek ere parte hartu dute MIN sarietarako kanporaketa fasean. Dena hirukote ondarrutarrak 2020an kaleratu zuen Ezer sentitzeko debut lanak eta Ibai Marin artista donostiarrak 2021n aurkeztutako Desde lo salvaje lanak hainbat ataletara aurkeztu zuten hautagaitza. “Ibai Marinen lana lehen kanporaketan kalean geratu zen eta Denaren lana euskaraz egindako disko onenen atalean bigarren faserako sailkatu bazen ere, ez zuen azken faserako txartelik lortzeko aukerarik eduki”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.