Intzidentzia tasa 100dik gora izatetik 0 izatera igaro da Etxebarrian
Ondarroako intzidentzia tasa zer edo zer jaitsi da. Atzo [ekainak 24] ere ez zuten COVID-19arekin kutsatutako kasurik erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun. Gaur gaurkoz 0 tasa daukaten herriak hamar izatera igaro dira.
Bigarren egunez jarraian, ez dute COVID-19arekin kutsatutako kasu berririk erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun. Ondorioz, Etxebarriako tasa 134 puntu baino gehiago jaitsi da, eta gaur [ekainak 25] 0 tasa daukala baieztatu du Jaurlaritzak. Ondarroako intzidentzia tasa ere zer edo zer jaitsi egin da atzotik hona; zehazki, 11 puntu jaitsi da. Gainerako herrietako intzidentzia tasak bere horretan mantendu dira.
Gaur gaurkoz intzidentziarik gabeko hamar udalerri daude Lea-Artibai eta Mutrikuko eremuan: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar. Ondarroa, Mutriku eta Markina-Xemein, aldiz, eremu berdera igarotzetik gero eta gertuago daude; hiru herrietan 80ko langaren azpitik kokatzen da intzidentzia tasa. Gaur emandako datuen arabera, 70,04ko tasa dauka Ondarroak, 75,27koa Mutrikuk eta 79,60koa Markina-Xemeinek.
Joan den aste osoan [ekainaren 18tik 14ra] 5 kasu zenbatu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikuko eremuan: 3 kasu Ondarroan erregistratu zituzten eta 2 Markina-Xemeinen.
Lurraldeak. COVID-19aren transmisioak behera egiten jarraitzen du Araban eta Bizkaian, Gipuzkoan, berriz, intzidentzi tasak gora egin du. Arabak 107,20ko tasa dauka (2 puntu jaitsi da), Bizkaiak 114,18koa (3 puntu jaitsi da) eta Gipuzkoak 83,14koa (4 puntu igo da).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 0 (atzo 134,23ko tasa zeukan)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 0
- Markina-Xemein: 79,60
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 75,27
- Ondarroa: 70,04 (11 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0