LGTBIQ+ harrotasuna kalera aterako dute Lea-Artibai eta Mutrikun
Aurten ere, han-hemenka kaleak aldarrikapenez beteko dira, baina COVID-19ak baldintzatuta, ekintza solte batzuk egingo dituzte Mutrikun eta Lea-Artibaiko zenbait herritan.
Harrotasun Eguna moduan ezagutzen den Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna da astelehenean [ekainak 28], eta horren harira LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko ekintzak egingo dituzte Mutrikun eta Lea-Artibaiko zenbait herritan. Aurten ere, han-hemenka kaleak aldarrikapenez beteko dira, baina COVID-19ak baldintzatuta, ekintza solte batzuk egingo dituzte.
Lekeition eta Mutrikun, esaterako, aldarrikapenak kalera aterako dituzte astelehenean. Potxuak Martxanek Eskolapean batzera deitu ditu lekeitiarrak. EMAren ekimenez, kalejira koloretsua egingo dute Mutrikuko kaleetan zehar, eta eguna amaitzeko, irakurketa partekatua egingo dute. Markina-Xemeinen, ostera, transexualitateari buruzko TRANSformatzen dokumentala proiektatuko dute.
Ondarroan, aldiz, Andrabanda kalejiran aterako da zapatuan [ekainak 26], eta astelehenean, aniztasuna leihoetara eta balkoietara ateratzeko dei egin diete herritarrei. Uztailaren 2an Nola esan/izan bollera glosarioa aurkeztuko dute, eta glosario horretan jasotako hitzekin bertso saioa egingo dute.
EGITARAUA
- LEKEITIO
- Ekainak 28, astelehena
- 19:00. Gure borrokaz harro lelopean, elkarretaratzea, Eskolapean. Deitzailea: Potxuak Martxan.
- Ekainak 28, astelehena
- MARKINA-XEMEIN
- Ekainak 28, astelehena
- 18:00. Aniztasuna aldarrikatzen duen TRANSformatzen dokumentalaren proiekzioa, Esperantza aretoan. Proiekzioa doan da, baina gonbidapenak udaletxeko herritarren kutxazainean hartu behar dira.
- Ostean. Naizen elkarteko kideen testigantzak partekatuko dira.
- Ekainak 28, astelehena
- MUTRIKU
- Ekainak 28, astelehena
- 18:30. Goiko Plazatik hasita, kalejira koloretsua batukadak lagunduta.
- Jarraian. Manifestuaren irakurketa, Beheko Plazan.
- Ondoren. Katalin Miner Perezen Moio. Gordetzea ezinezkoa zen liburuaren irakurketa partekatua, kultur etxean.
- Amaitzeko. Opari sorten zozketa.
- Ekainak 28, astelehena
- ONDARROA
- Ekainak 26, zapatua
- Eguerdian. Andrabanda Feministaren kalejira.
- Ekainak 28, astelehena
- Egun osoan. LGTBIQ+ harrotasuna leiho eta balkoietan erakusteko deia.
- Uztailak 2, barikua
- 19:00. June Fernandezek egindako Nola esan/izan bollera glosarioaren aurkezpena, Kofradia Zaharrean.
- Jarraian. Bollo bertso saioa, Maider Arregi Markuleta eta Saioa Alkaiza Guallar bertsolariekin, Kofradia Zaharrean. Oharra: ekintza bi horietan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute Etxelilan. Izen ematea posta elektronikoz, telefonoz edo Etxelilara joanda egin daiteke.
- Ekainak 26, zapatua