Urpeko arrantzale bat desagertu da Lekeition
Domeka [uztailak 4] arratsaldean hasi ziren haren bila, baina gauean bilatzeari utzi behar izan zioten. Gaur 08:30ak aldera ekin diete bilaketa lanei. Santa Katalina itsasargiaren parean desagertu zen urpekaria.
Atzo arratsaldean [uztailak 4] urpeko arrantzale bat desagertu zen Lekeitio parean. Bi lagun zebiltzan arrantzan Santa Katalina itsasargiaren parean, eta batek bestearen arrastoa galdu zuen. Ertzaintzari abisua 17:45 aldera eman zion.
Zarauztarra da desagertua, eta 24 urte ditu. Bi urpekariak adituak dira, eta urteak daramatzate horretan.
Berehala jarri ziren abian bilaketa lanak, baina atzo behintzat ez zuten arrantzalea topatu; gaur 08:30ean berriz ekin diote bilaketari. Ertzaintza, Larrialdi Zerbitzuak, Ondarroako Gurutze Gorriaren Itsas Salbamenduko zerbitzua eta Lekeitiko sorosleak dabiltza lanean, helikoptero batekin eta urpekariekin, 25 metro inguruko sakoneran.
Estamos en Lekeitio buscando a un pescador desaparecido.
Lekeition ari gara lanean desagertutako arrantzale baten bila. #uvr pic.twitter.com/ikFeGguM2uSeguimos en la búsqueda de Lekeitio.
— UVR Ertzaintza (@UvrErtzaintza) July 5, 2021
Lekeitioko bilaketan dihardugu.#uvr pic.twitter.com/hinww6EsIA