Mutrikuko Errugbi Taldea jokalari bila dabil
Izen ematea zabalik dago. Denboraldiko lehen entrenamendua irailaren 2an egingo dute.
Mutrikuko Errugbi Taldea 2021-2022 denboraldian errugbian aritzeko jokalariak batzen dabil. 2004 eta 2013 urte bitartean jaiotakoei eta errugbia probatu nahi dutenei egin diete deialdia. “10 urtez azpikoetatik hasi eta 18 urtez azpiko taldeak osatzeko izango litzateke jende hori. 2004 eta 2013 urte artean jaiotakoa bazara, etorri gurekin errugbian jokatzera”.
Denboraldiko lehenengo entrenamendua irailaren 2an egingo dutela zehaztu dute. 17:00etan San Migel zelaian batzeko hitzordua ipini dute. Entrenamenduak astean hirutan egingo dituztela gaineratu dute. “Martitzenetan kiroldegian egingo ditugu entrenamenduak eta eguazten eta eguenetan, berriz, San Migel zelaian. Ordutegiak zehazteko badaude ere, entrenatzeko egunak horiek izango dira”
Interesa daukatenek taldeko arduradunekin jarri beharko dira harremanetan 619 38 75 79 telefono zenbakira deituta edo Whatsapp mezu bat bidalita edo mutrikurugby@gmail.com posta elektronikora idatzita. Izena ematerako orduan honako datuak zehaztu beharko dira: interesatuaren izen-abizenak eta jaiotze urtea. Datu horiekin batera kontaktuan jartzeko telefono zenbaki bat ere gehitu beharko da.