Mikel Iriondo ondarrutarrak bigarren amaitu du Getariako San Anton Bira
Getariako Gaztetape hondartzatik Malkorbeko hondartzara egin zen itsas zeharkaldia 33 minutu eta 2 segundotan osatu zuen igerilari ondarrutarrak. Lehen metroetatik proba irabazteko lehian ibili zen.
Igerilari ondarrutarra Unai Agirre zarauztarraren atzetik helmugaratu zen; irabazleak baino 2 segundo gehiago behar izan zuen proba amaitzeko. Iriondo lehen metroetatik ibili zen txapela lortzeko lehian, baina azken metroetan ihes egin zion garaipenak. Aurretik ibili ziren igerilari azkarrenen multzoan sartuta ibili zen denbora osoan, baina azken metroetan aurrea hartu, eta Agirre izan zen bizkorrena. Ondarrutarra Jon Ulaiza zestoarragaz batera sartu zen helmugan; biek ala biek 33 minutu eta 2 segundotan osatu zuten itsas zeharkaldia.
Antolatzaileek emandako datuen arabera, 229 igerilarik osatu zuten domekan [uztailak 18] Getariako uretan lehiatu zen proba. Probari dagokionez, Gaztetape hondartzatik Malkorbeko hondartzara egin zuten zeharkaldia parte hartzaileek; San Anton mendiari itzulia eman ondoren 2.600 metro inguru egin zituzten igerian.
SAILKAPENA
- 1. Unai Agirre Uria. 33.00.
- 2. Mikel Iriondo Anakabe. 33,02.
- 3. Jon Ulazia Aramendi. 33,02.