Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Saturrarango kartzelan preso egondakoak omendu dituzte erakusketa batekin

Astelehenean [irailak 27] 85 urte beteko dira tropa frankistak Mutrikun sartu zirela. Gertaera hura gogoratzeko asmoz antolatu dute 'Saturraran 1938-1944' erakusketa. Zortzi paneletan banatuta, hainbat dokumentu eta datu interesgarri daude ikusgai.

Saturraran 1938-1944 erakusketaren inaugurazio ekitaldia
Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2021/09/23

Mutrikun hasi berri diren Historia Jardunaldien barruan Saturrarango emakumeen kartzelari buruzko Saturraran 1938-1944 erakusketaren inaugurazio ekitaldia egin zuten eguztenean [irailak 22]. Zabiel kultur etxeko erakusketa aretora hurreratzen direnek Saturraran Elkartea, Memoria Historikoa taldeko kideek hainbat urtetan batu duten askotariko materiala ikusteko aukera izango dute. Erakusketa urriaren 5era arte dago ikusgai. Honako ordutegian bisitatu daiteke: astegunetan, 17:00etatik 19:00etara eta, asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara.

Astelehenean [irailak 27], hain zuzen, 85 urte beteko dira tropa frankistak Mutrikun sartu zirela. Gertaera hura gogoratzeko asmoz, urte askoan batzen eta antolatzen egon diren material guztia ezagutzera ematea erabaki dute. Zortzi paneletan banatuta, hainbat dokumentu eta datu interesgarri daude ikusgai. Besteak beste, Saturrarango eraikin multzoari buruzko argazkiak eta presoei ateratako argazki propagandistikoak ikusi daitezke. “Kartzelan egiten zituzten ekintzei buruzko argazkiak dira. Bizi izandako errealitate gordinaz haratago, kanpora begira propaganda modura ateratako argazkiak dira”.

[Ikusi ARGAZKI GALERIA zuzenean]

Arantza Ugarte Saturraran Elkartea, Memoria Historikoa taldeko kideak azaldu zuenez, 16 eta 80 urte bitarteko 4.000 emakumetik gora eta haietako zenbaiten seme-alabak egon ziren kartzela hartan preso, oso baldintza gogorretan. “Espainiako toki guztietakok ziren. Batzuk sozialistak, komunistak edo abertzaleak zirelako ekarri zituzten eta beste batzuk, aldiz, ez zekiten zergatik ekarri zituzten ere. Estatu kolpea eman zutenen alde ez bazeuden, automatikoki jomugan jartzen zituzten”.

Preso egondako guztien artean hiru emakumeren historiak azpimarratu nahi izan dituzte. Beste datu batzuen artean Asuncion Rodriguez Pulgarren, Josefa Garcia Segreten eta Emelina Muñiz Gonzalezen fitxetatik ateratako xehetasun batzuk jaso dituzte. Garciak bere bizitzari buruzko gertaerak jasotzen dituen eta eskuz idatzitako eguneroko itxura duen Abajo las dictaduras liburuaren pasarte batzuk ere jaso dituzte. “Saturrarango kartzelan injustizia asko egingo ziren, beste kartzela askotan bezala, baina Emelina Muñizena azpimarragarria iruditu zaigu”.

Umeei bereziki eskainitako atal bat ere osatu dute. Mutrikun jaio, bataiatu eta hil ziren umeei buruzko zerrenda osatu ahal izan dute bakarrik; 109 zenbatu dituzte denetara. “Ziur gaude hori baino gehiago izango zirela. Umeen izenik ez da agertzen inun, eta zehazki ez dakigu zenbat egon ziren. Luze aritu gara ikertzen, baina umeei buruzko zerrendarik ez dugu aurkitu. Guk daukagun zerrenda Jabier Basterretxea Txordo-k osatu du, erregistro zibileko eta elizako liburuak begiratuta”.

[Ikusi ARGAZKI GALERIA zuzenean]

Erakusketan, gainera, kartzelatik igaro ondoren Mutrikun bizitzen gelditu ziren hamar emakumeren eta haur bakarraren izen-abizenekin ere osatu dute. Maite Beitia preso egondako biren oinordekoa ere inaugurazio ekitaldian egon zen; Maria Manuela Pizarro izeba eta Jacinta Yanez amona egon ziren preso kartzelan. “Halako erakusketa bat egitea pozgarria iruditzen zait, oso hunkigarria”. 

Kartzelan hildako emakumeen eta umeen izenekin osatutako zerrenda bat ere ipini dute ikusgai. 176 hildako zerrendatu dituzte euren izen, hildako data eta heriotzaren arrazoiekin. Zortzi panel horietan jasotakoaz gain, Saturraranen preso egondako hainbat emakumeren eta ume gutxi batzuen adierazpenekin osatutako Debekatuta dago oroitzea dokumentala ere ikusi daiteke.

_DSC3343
_DSC3343
_DSC3344
_DSC3344
_DSC3346
_DSC3346
_DSC3347
_DSC3347
_DSC3349
_DSC3349
_DSC3352
_DSC3352
_DSC3355
_DSC3355
_DSC3357
_DSC3357
_DSC3358
_DSC3358
_DSC3359
_DSC3359
_DSC3361
_DSC3361
_DSC3362
_DSC3362
_DSC3365
_DSC3365
_DSC3372
_DSC3372
_DSC3375
_DSC3375
_DSC3382
_DSC3382
_DSC3383
_DSC3383
_DSC3386
_DSC3386
_DSC3390
_DSC3390
_DSC3394
_DSC3394
_DSC3407
_DSC3407
_DSC3416
_DSC3416
_DSC3422
_DSC3422
_DSC3426
_DSC3426
_DSC3434
_DSC3434
_DSC3438
_DSC3438
_DSC3442
_DSC3442
_DSC3453
_DSC3453
_DSC3457
_DSC3457
_DSC3458
_DSC3458
_DSC3460
_DSC3460
_DSC3462
_DSC3462
_DSC3471
_DSC3471
_DSC3477
_DSC3477
_DSC3481
_DSC3481
_DSC3487
_DSC3487

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.