Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zabalik dago Ondarroako Beldur Barik lehiaketara lanak aurkezteko epea

Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 5a da. Kategoria bakoitzeko proiektu irabazleak 300 euro irabazteko aukera edukiko du.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/09/28

Abian da gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako jarrerak sustatu nahi dituen Beldur Barik lehiaketa. Ondarroan, ohikoa den modura, tokian tokiko lehiaketa ere antolatu dute, eta parte hartzeko epea zabalik dago. Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 5a da. Proiektuak, zehazki, 23:59 aurretik bidali beharko dira etxelila@ondarroa.eus edo rbaltar@ondarroa.eus posta elektronikoetara. “Lan guztiak bideo formatuan aurkeztu beharko dira. Bideoak YouTube edo Vimeo plataformetara igo beharko dira, aukera publikoan, eta gero horren lotura bidali beharko da, webgunean dagoen inprimakiagaz batera”.

Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. “Bideoek, gehienez, 3 minutuko luzera eduki beharko dute, kredituak barne. Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko euskarrian aurkezten bada: flashmobak, errezitatuko poemak, bideoklipak, argazkiak, fotomuntaketak, fotonobelak, lipdubak, dantzak, film laburrak, animaziozko proiektuak, proiektuen edota artelanen aurkezpenak, performanceak, herritarren esku hartzeak…”.

[IRAKURRI HEMEN LEHIAKETAREN OINARRIAK]

Bakarka edo taldeka parte hartu daiteke, eta lanak ezinbestean euskaraz aurkeztu beharko dira, azpitituluak barne. “Pertsona eta talde bakoitzak, gehienez, hiru proiektu aurkez ditzake”. Antoltzaileek azpimarratu dutenez, proiektu parte hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. “Kalitate teknikoaren edo artiskoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da. Hau da, indarkeria matxistaren adierazpen mota guztiak gainditzeko eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi beharko dute”.

Parte hartzaileei dagokienez, hiru kategoriatan banatuta parte hartuko dute. Honakoetan:

  • Lehen kategoria: 2008an eta 2009an jaiotakoak.
  • Bigarren kategoria: 2003 eta 2007 bitartean jaiotakoak.
  • Hirugarren kategoria: 1995 eta 2002 bitartean jaiotakoak.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, aurten kategoria bakoitzeko sari bakarra banatuko da. Kategoria bakoitzeko onenek 300 euroko sari bana irabazteko aukera edukiko dute. Etxelilan azaroaren 19an egingo duten ekitaldian banatuko dituzte sariak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.