Debabarrenako laneratze prestakuntza programetan izena emateko epea zabaldu dute
Izena emateko azken eguna urriaren 6a da. Prestakuntza saioak 2021eko urritik 2022ko martxora bitartean egingo dituzte.
Debegesak kudeatzen duen enplegu programak lau prestakuntza hartzen ditu bere baitan, eta gizarteratze eta laneratze prozesuan dauden kolektiboei daude zuzenduta. Horietako bi langabezian daudenentzat antolatu dituzte. Beste biak, aldiz, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden emakumeei zuzenduta daude. “Programa honen bidez, parte hartzaileen laneratzea lortu nahi da. Helburua da pertsona hauen enplegarritasuna hobetzeko beharrezko ezagutza nahiz gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzea”.
Izen emateko azken eguna eguaztena [urriak 6] da. Horretarako, Debegesaren webgunean dagoen izen-emate orria bete beharko da. Prestakuntza saioak 2021eko urritik 2022ko martxora bitartean egingo dituzte, eta beka sistema bat ere ezarriko dute, formakuntzara joateak kosturik izan ez dezan. “Parte hartzen dutenei prestakuntzara joateko oinarrizko gastuak ordainduko zaizkie”.
Honakoak dira antolatu dituzte lau ikastaroak:
- Langabezian daudenei zuzendutakoak:
- Elektrodo estalia eta TIG bidezko soldadura, Eibarko Armeria Eskolan.
- Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak, Elgoibarko IMHn.
- Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden emakumeei zuzendutakoak:
- Ibilgailuen margoketa, Elgoibarko Meka Lanbide Eskolan.
- Argiaren eta estalki teknikoa oinarrizko eraikuntza, Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Insitutoan.
Lehen bi programak 24 langaberi daude zuzenduta, eta beste biak, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden beste 24 emakumeri. Guztiek 16 urte beteta, Lanbiden lan eskatzaile modura izena emanda eta eskualdeko herriren batean (Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Soraluze edo Eibar) bizi beharko dira. Behin eskolak amaituta, parte hartzaileek praktikak egingo dituzte enpresetan, eta banakako aholkularitza ere eskainiko diete.
Zalantzak argitu edota ikastaroei buruzko informazio gehiago behar izanez gero Debegesarekin jarri beharko da harremanetan. 943-82 01 10 telefonora deituta jarri daiteke harremanetan.