Mutrikuko Irisgarritasun plana osatzeko lehen herri bilera antolatu dute
Saioan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute.
Irisgarritasun plana osatzeko lehen urratsak ematen hasita dago Mutrikuko Udala. Orain arte mahai politikoan aurreratu duten guztia herriko hainbat taldekin eta eragilerekin batera landu dute, eta hori guztia azaltzeko, baina, herri bilera antolatu dute. Saioa astelehenean [urriak 4] egingo dute, Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan, 18:30ean hasita.
“Datozen urteetan Mutriku irisgarriago izateko lanketa egiten hasita dabil Mutrikuko Udala eta plana eguneratzen. Lanketa horren barruan herriko eragile ezberdinekin gaia lantzen aritu gara, eta orain gaia herritarrekin eztabaidatu nahi dugu, herritarren ekarpenak jasotzeko helburuarekin. Herritar guztion ikuspuntua ezagutu nahi dugu; bilera irekian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu guztiokĀ».
Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoaren edukiera mugatua dela kontuan hartuta, saioan parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik izena eman beharko dute nahitaez. Izen ematea turismo bulegoan edo komunikazioa@mutriku.net posta elektronikora idatzita egin beharko da.