Institutuko zuzendaritza taldeko kideek salatu dute ikasturte honetan ezazagunak hirugarrenez sartu direla "indarrez" ikastetxean.
Mutrikuko Institutuko zuzendaritzak salatu duenez, ezezagunek apurketak egin dituzte ikastetxeko komunetan. Zehaztu dutenez, zapatu [azaroak 13] gauean gertatu ziren gertakariak. “Bandalismoarekin loturiko apurketak egin dituzte. Gazte talde bat ikastetxean sartu da, eta aterpean dauden nesken komunetako atea indarrez zabaldu ostean, komunak apurtu dituzte”.
Komunak apurtzeaz gain, bertako leihoa ere apurtuta agertu dela ere salatu dute. “Zikinkeria asko utzi dute”. Ikasturte honetan halako antzeko gertaera bat gertatzen den hirugarren aldia dela ohartarazi dute. “Ikasturte honetan hirugarrenez sartu dira indarrez ikastetxean”.
Mutrikuko Institutuko komuneko leihoa apurtuta. Argazkia: Mutrikuko Institutua.