Devoz Al Alba taldearen film laburrak irabazi du 17. Kameratoia
Alba Romerak eta Rony Devozek osatutako 'Itsasontziaren mugimendua' lanak 800 euroko saria eskuratu du. La-La eta LPK taldeen lanak izan dira beste bi saridunak.
Lekeitioko Euskal Zine Bilerak Euskaltzaleen Topaguneagaz elkarlanean antolatutako 17. Kameratoiak baditu saridunak. Aitziber Garmendiak, Ibon Goikok eta Aitor Mendilibarrek osatutako epaimahaiaren iritziz Alba Romerak eta Rony Devozek osatutako Devoz Al Alba taldearen Itsasontziaren mugimendua film laburra izan da aurten onena. Epaimahaiak nabarmendu du “emozioz betetako” lana dela eta islatzen den maitasun istorioa “maitasunez eraikia” dagoela. 800 euroko saria eskuratu du lanak.
400 euroko bigarren saria, berriz, La-La taldearen Oskolatik ateratzen lanarentzat izan da. Egileek erabilitako umorea azpimarratu du epaimahaiak. Publikoak, gainera, lanik gustukoena bozkatzeko aukera eduki dute aurten ere. Bozka gutxi batzuen aldeagatik saria IƱigo Madinak eta Xabier Urbinak osatutako LPK taldearen Aitta lanarentzat izan da; publikoaren lanik gustukoenak Lekeitioko Trinkete aterpetxean gau bateko egonaldia irabazi du.
Azaroaren 12tik 14ra garatu eta gauzatutako lanen sari banaketa ekitaldia domekan [azaroak 21] egin zuten; beste urte batez Ugaitz Alegria aktore ondarrutarra izan da aurkezlea. Ikus-entzunezkoen lehiaketa arraskastatsuan hamasei film laburrek parte hartu dute; epaimahaikideek lan guztiek “maila oso altua” eduki dutela esan dute.