Aulesti eta Lekeitio gune gorrian sartu dira
Eguenetik domekara bitartean 112 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 63 Ondarroan, 23 Mutrikun, 11 Berriatuan, 7 Markina-Xemeinen, 5 Lekeition, 2 Aulestin eta 1 Etxebarrian. HITZAren eremuan zortzi herri daude gune gorrian. Hiru lurraldeetako tasek igotzen jarraitzen dute.
2 positibo erregistratu ostean, Aulesti gune gorrian sartu da; 149,70 tasa edukitzetik 449,10ko tasa edukitzera igaro da. Lekeition beste 5 positibo erregistratu dituzte azken lau egunetan, eta ondorioz, intzidentzia tasa igo egin da, udalerria gune gorrian sartuz; 138,37 tasa edukitzetik 152,21ko tasa edukitzera igaro da.
HITZAren eremuan, hortaz, zortzi dira gune gorrian dauden herriak: Aulesti, Berriatua, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Mutriku eta Ondarroa. Etxebarria eta Ispaster, aldiz, gune laranjan mantentzen dira.
Azken lau egunetan [azaroaren 25etik 28ra] 112 positibo erregistratu dituzte. Kopuru horren erdia baino gehiago Ondarroan atzeman dute, 63 kasu denetara. Gainerako kasuak Mutrikun (23), Berriatuan (11), Markina-Xemeinen (7), Lekeition (5), Aulestin (2) eta Etxebarrian (1) erregistratu dituzte.
Joan den aste osoan [azaroaren 22tik 28ra] 163 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 79 gehiago: 84 Ondarroan, 31 Mutrikun, 20 Berriatuan, 14 Markina-Xemeinen, 7 Lekeition, 3 Aulestin eta bana Etxebarrian, Ispasterren, Mendexan eta Munitibarren.
Lurraldeak. Arabak 281,02 (28 puntu igo da), Bizkaiak 281,02 (52 puntu igo da) eta Gipuzkoak 807,26 (159 puntu igo da). Hiru lurraldeek gune gorrian egoten jarraitzen dute.
Herriz herriko intzidentzia tasak (azaroaren 29an eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 449,10 (330 puntu igo da)
- Berriatua: 3.420,84
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 152,21 (14 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 517,41 (100 puntu igo da)
- Mendexa: 1.483,05
- Munitibar: 218,34
- Mutriku: 846,82 (301 puntu igo da)
- Ondarroa: 1.330,69 (618 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: