Finalerdia ere nagusitasun osoz irabazi zuten. 10-2 irabazi zieten Lorea Iribar zarauztarrari eta Iraitz Huegun donostiarrari. “Dena oso ondo joan zen eta oso ondo pasatu nuen”. Finalerako txartela lortuta “amets bat bete” duela aitortu du mutrikuarrak. “Lehendik hona asko hobetu dut nire jokoa eta sasoi betean sentitzen naiz”. Domekako finala estua eta lehiatua izango dela uste du. Ohi modura, joko ederra eta maila ona erakustera kantxaratuko da. “Asko gozatu dut orain arte, eta horrela jarraitzea espero dut”. Norgehiagoka telebistan zuzenean ikusteko aukera egongo dela gaineratu du. “Partida LaLigaSportsTv katean emitituko dute”.
Eneko Sagarmendi mutrikuarra Espainiako Pala Txapelketaren finalean ariko da
Domekan [abenduak 12] Iruñean erabakiko da txapelketa eta Xabi Villar zarauztarrarekin batera osatuko du bikotea. Leire Esnal eta Jurdan Arakistainen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Errenteriako Mindara klubeko Eneko Sagarmendi palista mutrikuarrak Pilota Egokituko I. Espainiako Binakako Pala Txapelketaren finala jokatuko du domekan [abenduak 12]. Xabi Villar zarauztarrarekin osatuko du bikotea, 12:00etatik aurrera Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko duen pilota jaialdian. Teniseko paleta modalitateko final handian Zumaiako Pilota Elkarteko Leire Esnal zumaiarraren eta Jurdan Arakistain zestoarraren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Duela bi aste Derion jokatutako kanporaketa fasean eskuratu zuten finalerako txartel preziatua. Bikoteak maila ona erakutsi du, eta kantxan erakustaldi ederra emanda igaro dira txapelketaren azken fasera. “Sailkapen faseko hiru partiduak irabazi genituen. Lehen partidua 10-1 irabazi genuen Hodei Asteasu errenteriarraren eta Xabi Arizkorreta hernaniarraren aurka. Bigarren partidua, berriz, 10-7 irabazi genuen Sheila Cueto errenteriarraren eta Joseba Altuna oriotarraren aurka. Hirugarren partidua, azkenik, 10-1 irabazi genuen Xabier Olaziregi zumaiarraren eta Aritz Lertxundi zarauztarraren aurka”.