Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala

Ondarroako Udalak harrera egin die Saharako ordezkariei

Abba El-Haissan eta Limam Mohamed saharar ekintzaileak pozik agertu dira udabaltzan egiten dieten harreragatik. Ondarroako txokoak ezagutzeko aukera ere eduki dute.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/12/15

Abba El-Haissan saharar ekintzailea eta CONASADHko (Giza Eskubideen Batzorde Saharaui Nazionala) presidentea Ondarroan egon zen martitzenean [abenduak 14]. Mendebaldeko Saharan ematen diren giza eskubideen urraketei buruzko hitzaldi bat ematera etorri zen Kofradia Zaharrera, Limam Mohamed Euskadirako Saharar ordezkaritzako kideak eta Euskal Fondoko ordezkari bategaz lagunduta, eta hori baliatuta, harrera egin zieten Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eta udalean ordezkaritza duten bi indar politikoetako ordezkariek. Udalbatza aretoan egindako ekitaldi xumean aniztasun teknikariak eta Yaalah elkartekoek ere parte hartu zuten.

Alkateak ekintzaile sahararrei eskerrak eman zien herrira etorri izanagatik. Txalupa bat ere eman zien oroigarri legez, eta bisitariek eskertuta jaso zuten; pozik agertu ziren baita ere egin zieten harreragatik. Luze berba egiteko aukera ere eduki zuten. Abba El-Haissanek Mendebaldeko Sahararen egoeraren berri eman zuen. Udal ordezkarien eskutik, bestalde, Ondarroak Saharar herriagaz “zer inplikazio maila daukan eta zer asmo dituen”  lehen eskutik ezagutzeko aukera eduki zuten.

Abba El-Haissan eta Limam Mohamed saharar ekintzaileak, Ondarroako udal ordezkariekin batera. Argazkia: Ondarroako Udala.

Aldi berean, Yaalah elkarteak egindako ibilbidea ere errepasatu zuten. “Besteak beste, Saharatik udan umeak ekarri ahal izateko Ondarroako Zaldupe Eskolan eskualde mailako aterpetxe bat ipintzeko asmoa dagoela azaldu zieten, baina koronabirusa dela eta, hori dena geratuta dagoela. Horrez gain, Oporrak Bakean egitasmoaren barruan Ondarroara etortzen diren umeek zelako giroan bizi diren eta zer ekintza egiten dituzten ere azaldu zieten”.

Harreraren ostean, udal ordezkarien eta Yaalahko ordezkarien eskutik, herria ezagutzeko aukera eduki zuten. “Hitzaldia eman aurretik herriko hainbat txoko bisitatu zituzten eta, aldi berean, ondarrutarren izaeragaz zipriztintzeko aukera eduki zuten”.

Sahar ekintzaileei Ondarroako udalbatzan egindako harrera. Argazkia: Ondarroa Udala.

Saharar ekintzaileak Ondarroako Zubi Zaharrean. Argazkia: Ondarroako Udala.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.