85 urtetik gorako ondarrutarrei oparia bidaliko die udalak
390 herritarri bidaliko diete oparia; onuradunek etxean bertan jasoko dute.
Zehaztu dute 390 herritarri xanpain botila bat eta bonboi kaxa bat bidaliko diete. Ekimena estreinako abiarazi dute, alkatetzaren ekimenez. “85 urtetik gorakoekin detaile txiki bat eduki nahi izan dugu Gabon sasoian. Inguruko beste herrietan ere antzeko ekimenak egiten dituzte, eta jende nagusiak asko eskertzen duen detailea dela ikusirik, hori egitea erabaki da alkatetzaren ekimenez”.
Esan dute ekimenaren helburua dela “herriko nagusiei une zail hauetan irribartxo bat ateratzea”. Opariak banatzen hasita daude, eta onuradunek etxean bertan jasoko dutela gaineratu dute.