Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ondarroako Zatoztek 2.100 euro zozkatuko ditu bezeroen artean

Elkarteko dendetan urtarrilaren 5era arte erosketak egiten dituztenek 700 euroko hiru sari irabazteko aukera edukiko dute. Urtarrilaren 10ean egingo dute zozketa.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2021/12/16

Beste urte batez Gabonetako kanpaina berezia antolatu du Zatozte Ondarroako merkatari eta ostalarien elkarteak. Herrian erein, herria loratuz lelopean 2.100 euro zozkatuko dituzte urtarrilaren 5era arte elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean. “Elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenei zozketan parte hartzeko txartelak oparituko dizkiegu. Zatoztek, modu horretara, erosleen fideltasuna eta herrian erosteari saria emango dio. Kanpaina berezi honegaz aurreko urteetan besteko erantzuna edukitzea espero dugu”.

700 euroko hiru sari banatuko dituzte. Zatozteko ordezkariek zehaztu dutenez, saridun bakoitzak 50 euroko hamalau erosketa txartel jasoko ditu Zatozteko saltokietan gastatzeko. Ohartarazi dutenez, erosketa txartel horiek non gastatu behar diren zozketa horretan zehaztuko da. Urtarrilaren 10ean egingo dute zozketa, 13:30ean, elkartearen bulegoan. “Elkarteko erakusleihoan eta gure sare sozialetan ipiniko ditugu zenbaki irabazleak eta horien bi ordezko zenbakiak ere. Urtarrilaren 16a da saria jasotzeko azken eguna; irabazleek lau hilabete izango dituzte saria gastatzeko”.

Argazki lehiaketako irabazleek 100 euroko saria irabazteko aukera edukiko dute

Elkarteko tabernariek beste kanpaina bat daukate paraleloki abian. Abenduaren 19ra arte tabernetan kontsumitzen dutenen artean ardo sortak zozkatuko dituzte. Hilaren 20an egingo dute zozketa. “Taberna bakoitzak ardo sorta bat zozkatuko du; hamahiru sari banatuko dira denetara”.

Herriko Gabonetako argiak hizpide hartuz, bestalde, argazki lehiaketa ere abiarazi dute. Argazki onena aurkezten duenak 100 euroko erosketa txartela irabaziko du. “Lehiaketagaz iaz hasi ginen, eta aurten esperientzia errepikatzea erabaki dugu”. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek #gabonetakoargixak21 traola erabilita igo beharko dituzte argazkiak sare sozialetara. Argazkiak sarera igotzeko azken eguna urtarrilaren 3a izango da eta hurrengo egunean egingo dute zozketa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.