Mutrikuko Ipuinaren orduak Gabon kutsuko proposamena dakar abendurako
Lur Usabiaga ipuin kontalariak gidatuko du ekimena. Doako saioa 4 urtetik gorakoei dago zuzenduta.
Mutrikuko Ipuinaren ordua egitasmoaren barruan saio berezia antolatu dute eguaztenerako [abenduak 22]. Gabonen hurbiltzen ari direla eta, gaiarekin lotutako Elur berezi malutak saioa eskainiko du Lur Usabiaga ipuin kontalariak. Saioa 17:00etan hasiko da Zabiel kultur etxeko udal liburutegian. Sarrera doakoa da eta antolatzaileek iragarri dutenez, 4 urtetik gorakoei dago zuzenduta.
Antolatzaileek, ohi modura, garaiz ailegatzeko eskatu diete bertaratuko direnei, denak batera Ipuinaren orduaz goza dezaten; 16:30etik 17:00etara bitartean egongo dira zabalik ateak. “Behin saioa hasita ezin izango da sartu, bertan sortzen den igora ez haustearren”. Hiru haur bakoitzeko guraso edo arduradun bat egotea ere nahitaezkoa dela gaineratu dute.
Maia izeneko da neskatoa da ipuinaren protagonista, eta Olentzerok inoiz ez dio ekartzen berak eskatutakoa. Neska txikia dela entzuten die denei, baina Maiak badaki ez dagoela ezinezko ametsik, neska txikia izateagatik.