Azken lau egunetan 350 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Eguenetik domekara ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Amoroto (5), Aulesti (11), Berriatua (15), Etxebarria (8), Gizaburuaga (1), Ispaster (7), Lekeitio (81), Markina-Xemein (48), Mendexa (2), Munitibar (3), Mutriku (80), Ondarroa (84) eta Ziortza-Bolibar (5).
Eusko Jaurlaritzaren txosten epidemiologikoaren arabera, eguenetik domekara [urtarrilaren 13etik 16ra] Ondarroan erregistratu dituzte kasu gehien (84). 5.000 biztanle baino gutxiago duten herrien artean Berriatuan erregistratu dituzte kasu gehien (15).
Txosten horren arabera, igo egin da Mutrikuko intzidentzia tasa eta jaitsi egin dira Aulestiko, Berriatuko, Etxebarriako, Gizaburuagako, Ispasterko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Mendexako, Ondarroako eta Ziortza-Bolibarko intzidentzia tasak. Amorotoko eta Munitibarko intzidentzia tasak, ostera, bere horretan mantendu dira.
Lurraldeak. Arabak 5.981,36ko tasa dauka (98 puntu igo da), Bizkaiak 6.131,71koa (712 puntu jaitsi da) eta Gipuzkoak 6.327,64koa (-1.030). Hiru lurraldeetan ez dago gune berdean dagoen herririk.
Herriz herriko intzidentzia tasak (urtarrilaren 17an eguneratuta):
- Amoroto: 6.265,06 (berdin mantendu da)
- Aulesti: 9.431,14 (748 puntu jaitsi da)
- Berriatua: 5.641,63 (79 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 6.577,18 (2.013 puntu jaitsi da)
- Gizaburuaga: 5.500 (2.500 puntu jaitsi da)
- Ispaster: 6.451,61 (807 puntu jaitsi da)
- Lekeitio: 7.015,36 (1480 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 7.462,69 (15 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 2.754,24 (2120 puntu jaitsi da)
- Munitibar: 6.113,54 (berdin mantendu da)
- Mutriku: 6.755,74 (320 puntu igo da)
- Ondarroa: 6.279,91 (794 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 7.061,50 (228 puntu jaitsi da)
Joan den aste osoan (urtarrilaren 10tik 16ra) 896 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 330 gutxiago. Kasu gehien Ondarroan erregistratu zituzten (228), eta atzetik Lekeition (199) eta Mutrikun(184). 5.000 biztanletik beherako herrien artean Berriatuan erregistratu zituzten kasu gehien (31), eta atzetik Aulestin (25) eta Ispasterren (20).
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: