Piztiak musika talde ondarrutarrak Begietara begiratu abestia estreinatu du gaur [otsailak 10]; El Monstruito ekoizle independentea arduratu da ikus-entzunezkoa ekoizteaz. Taldeak iaz 30 urte bete zituen, eta urtemuga berezi horren harira, XXX disko berria prestatu dute. Diskoa martxoaren 10ean kaleratuko dute, eta orduan hasiko dira aurkezpen biragaz.
Ibilbide musikalean plazaratu dituzten zazpi diskoen artean aukeratutako abestiak moldatu dituzte lan berrian. Inoiz entzun ez diren beste bi kanta berezi ere gehitu dituzte albumera, eta horietako bat da gaur estreinatu duten Begietara begiratu. Kantua gaixotasun larri bat eduki duten, daukaten eta ingurukoei eskeinia dagoela nabarmendu dute taldekideek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.