Ortugintza eta fruta arbolei buruzko ikastaroak antolatu dituzte otsailerako Ziortza Bolibarren
Lehendabizikoa, fruta arbolei buruzkoa, bihar [otsailak 19] izango da 10:00etatik aurrera udaletxeko aretoan
Kanpape Adinekoen Elkarteak bi ikastaro antolatu ditu otsailerako ortugintza eta fruta arbolei buruz. Hizlaria Gabino Muruaga agronomoa da. Ikastaroa nahi duten herritar guztientzat antolatuta dagoela adierazi dute elkartetik.
Lehendabizikoa bihar izango da 10:00etatik aurrera udaletxeko aretoan. Fruta arbolei buruzko ikastaroa izango da, eta izurriteak, tratamendu naturalak eta ongarriak izango dituzte hizpide. Gero, poda praktikak osatuko dituzte herriko landa batean. Bigarren ikastaro eguna hilaren 26an izango da, ortugintzari buruzkoa. Ordu eta toki berdinean.