Eikak Smart Comfort Nafarroako enpresako parte bat erosi du
Kooperatiba etxebarritarrak 2016an eratu zen Nafarroako konpainiaren kapitalaren %20a erosi du.
Eika kooperatibak berogailu elektrikoen aplikazioen merkatuan duen posizioa indartu du, Nafarroako konpainiaren kapitalaren %20a erosi ondoren. Smart Comfortek urrutiko infragorri bidezko berokuntza-soluzio berritzaileak diseinatu, fabrikatu eta instalatzen ditu. 2016an eratu zen enpresa eta egoitza Taxoaren dute.
Mondragon Kooperatiba taldeko kide delarik, kooperatiba etxebarritarrak 100 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu urtean, eta gaur egun 1.100 langile baino gehiago ditu; horietatik 500 inguruk Etxebarrin egiten dute lan. Mundu osoko etxeko tresna elektrikoen fabrikatzaile ezagunenetako konpainietako bat da, batez ere foku erradiatzaileetan, munduko merkatuaren %40tik gorako kuotekin.