Mahatsaren inausketa ikastaroa errepikatuko du Lekittoko Bedarra ortularien elkarteak
Ikastaroa zapatuan [otsailak 26] egingo dute; 11:00etatik 12:00etara batuko dira Usotegi Parkean.
Iaz bezala, Anton Onaindia Txakoli Pipaseko arduraduna izango da hizlaria. Inausketa praktikoa egingo dute lehenengo, lorategiko mahatsetan, eta, amaieran, txakoli dasdaketa. “Ikusita iazko urtean zelako arrakasta izan zuen Argaizto parkean antolatutako ikastaroak, non bi txanda egin behar izan genituen, aurten ere ikastaro berri bat martxan jarri dugu”.
Usotegin sei mahatsondo dituzte: lau zazpi urtekoak dira eta bi iaz jarritako moskatel barietatekoak. “Oso egoera egokian daude ikastaroa emateko”. Onaindiak zer kimatu behar den azalduko du eta adarren norabideak zelan eta noiz egin behar diren. Horrez gain, mahats zainketaz eta gaixotasunei aurre egiteko aukerez ere hitz egingo du.
Parte hartu nahi dutenek izena emateko bi aukera dituzte. Alde batetik, lekitto.bedarra@gmail.com posta elektronikora idatzi daiteke eta, bestetik, 658 75 16 61 telefono zenbakira deitu. Izena emateko azken eguna barikua [otsailak 25] da, eta jakinarazi dutenez, parte hartzaile kopurua mugatua da. Laguntza 5 eurokoa izango da.