Markina-Xemeingo Helduen III. Trikitixa Txapelketarako sarrerak salgai daude
Lehiaketa maiatzaren 14an ospatuko da, Uni frontoian, Baserri Egunaren baitan.
Euskal Herriko Txikitixa Elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak dagoeneko salgai jarri dituzte Helduen III. Trikitixa Txapelketarako sarrerak. Prezioei dagokionez, 0 eta 17 urte bitartekoek 7 euro ordaindu beharko dute eta helduek 10 euro.
Aurten, berritasun moduan, sarrerak erosteko aukera gehiago zabaldu dituzte. Alde batetik, udaletxeko kutxazainean erosi ahalko dira astelehenetik zapatur 08:15etik 20:00etara. Beste alde batetik, internet bidez hartzeko aukera zabaldu dute www.entradium.com/eu/ webgunean, esate baterako, bilatzailean “trikitixa” hitza bilatuz. Azkenik, maiatzaren 14an, Uni frontoiko lehiatiletan erosteko aukera egongo da, betiko legez.
Aurten bost izango dira bikote parta hartzaileak: Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta, Leire Zumeta eta Amaia Arza, Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña, Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar eta Laja II. eta Lutxurdio. Bakoitzak launa pieza joko ditu: trikitixa, fandangoa, arin-arina eta porrusalda. Horrez gain, aurkezpenean aurreratu zutenez, ezustekoren bat edo beste prestatu dute antolatzaileek.
Sari handiak egongo dira, txapeldunek 1.000 euro irabaziko dituzte baita txapelak eta oroigarriak ere, bigarren bikote sailkatuak 700 euro eta oroigarriak jasoko ditu, hirugarrenak 600 euro eta oroigarriak, laugarrenak 300 euro eta bosgarrenak 250 euro.