Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal Zine Bileraren lehiaketan izena emateko epea zabalik dago

Jaialdiaren 45. urteurrenean sariak indartu nahi izan dituzte eta herrira hurbildu, ohi baino “intentsoagoa” izango dela aurreratu dute.

Mikel Reina Barros
Lekeitio
2022/05/05

Euskal Zine Bilera Euskal Herrian oraindik mantentzen den jaialdi zaharrena da eta Hegoaldean euskara hutsean egiten den bakarra. 1977an antolatu zen lehen aldiz eta oraindik bizirik dirau, “inoiz baino arrazoi gehiago ditugu Lekeition zineaz gozatzen jarraitzeko”. Lehiaketan izena emateko epea zabalik dago eta azken eguna uztailaren 31an izango da.

Izen ematea Euskal Zine Bileraren zinebilera.eus webgunearen bidez osatuko da. Aurkezteko baldintzak ere dagoeneko zehaztuta daude. Edozein film egilek parte hartu dezake eta edozein genero edo tratamendu zinematografiko lantzen dituzten filmak aurkeztu ahalko dira. 2021eko urria eta gero egindako lanak onartuko dituzte eta betiere gehienez 30 minutuko iraupena izan behar dute.

20 film inguru hautatuko ditu Aukeraketa Batzordeak eta jakinarazi dutenez, aukeraketa egiteko orduan, Lea Artibai eskualdeko egileen lanak jaialdian egotea bultzatuko da, lehiaketa barnean zein lehiaketaz kanpo. Sail ofizialean onartuak izan direnei eta kanpoan geratu direnei irailaren erdian adieraziko zaie erabakia. Antolakuntzak sortzaileak eta zinegileak Lekeition egoteko azpiegitura jarriko du, “jaialdia herrira hurbildu nahi dugu eta zinema giroa herri osoan zabaldu”.

Euskal Zine Bilera euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen ditu. Aurten sariak indartu eta gehitu nahi izan dituzte, zuzendaritzan, esate baterako, zuzendaritza onenaren eta gidoi onenaren saria desberdindu dute, 1.600 euro jasoko ditu irabazle bakoitzak. Saria nagusia, berriz, film onenarena izaten jarraituko du, Urrezko Antzarra alegia, irabazleak 3.000 euro eramango ditu etxera.

Euskal Zine Bileraren 45. urteurrena urriaren 20tik 23ra ospatuko da Ikusgarri aretoan

Horrez gain, sari berri bat sortu dute, Gazte 22 saria, 2000. urtetik aurrera jaiotakoentzako saria, eta irabazten duenak 750 euro poltsikoratuko ditu. Sari hauek epaimahaikideek aukeratuko dituzte, baina ikusleek ere zeresana izango dute, haien puntuaketen bidez erabakiko baita 750 euroko ikuslearen sari berezia.

Euskal Zine Bileraren 45. urteurrena urriaren 20tik 23ra ospatuko da Ikusgarri aretoan. Jaialdiak hiru norabidetan garatzen du bere lana: Euskarazko zinema sortuz, Euskararen zinema partekatuz eta Euskal Zinemagintzarekin saretuz. Antolatzaileek aurtengo jaialdia “intentsoagoa” izatea nahi dute, egun gutxiagokoa izango da, baina edukiz beteta. “Berez garenarekin berriz konektatzeko tarte bat hartu nahi dugu berriro. Euskal Zinemaren herriarekin lotu nahi gara berriz eta zinemara joateko ohiturari balorea eman”, adierazi dute.

Era berean, bilera izaera hori sendotu nahi dute: “Amateur zein profesionalen arteko harremanak, herritarren eta herrira etorriko direnen artekoak, zinema eta Lekeitioren artekoak. Horregatik, jaialdia, esperientzia eta bizipen berezia izaten jarraitzea da aurtengo helburu nagusia”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.