Indartsu itzuli da Markina-Xemeingo Gazte Eguna
Plazaberripeko bazkarian 130 lagun batu dira eta Gazte Asanbladak balorazio "oso positiboa" egin du.
Markina-Xemeingo gazteek ez dute hutsik egin eta haien egunean, Gazte Egunean, protagonista izan dira. Talde feministaren aurkezpena egiteko baliatu dute eguna. Hala ere, ez dute ondo hasi goiza karro poteoa zutelako programazion, baina bertan behera hutsi behar izan dute goizean arazo teknikoengatik, beraz, arratsalderako utzi dute. Bazkarira 130 lagun eman dute izena eta sabela bete eta gero Xabat Galletebeitia, Josune Aramendik, Iruri Atzerrekak eta Aner Peritzek bertso saioa eskaini dute.
Antolatzaileek Gazte Egunaren inguruko balorazio “oso positiboa” egin dute: “Pandemiaren ostean Markina-Xemeingo gazte mugimenduarentzat hainbeste denbora geldi egon eta gero albiste zoragarria da 130 lagun biltzea”. Behin “motorrak berotuta” geratzen den guztiari aurre egiteko prest agertu dira gazteak.
Bertso saioaren ostean poteo musikatua dute aurretik gazteek. Geroko ekimenak Akerbeltz Gaztetxean oinarrituko dira. 20:30ean jarri dute hitzordua afarirako, behin amaituta ekitaldia politikoa izango dute gazte asanbladaren eskutik. Eguna amaitzeko kontzertuen unea izango da: Hemen, Iheskide eta Gora Etorri taldeek joko dute, hain zuzen ere. Sarrerak gaztetxean bertan egongo dira salgai 5 euroren truke.