Kaleka jaialdian parte hartzeko bolondres bila dabil
Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia uztailaren 8tik 10era izango da.
Kalekak ekoizpen talde bat osatu nahi du eta horretarako jaialdiaren koordinazio lanetan aritzeko bolondres bila daude. “Programa honetan parte hartzea, jendea ezagutzeko, gaur eguneko sorkuntzaren munduan barneratzeko eta esperientzia profesionala jasotzeko aukera paregabea da”, adierazi dute antolatzaileek. Izen emateko epea maiatzaren 13tik ekainaren 3ra zabalik egongo da www.kaleka.eus webgunean.
32. Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia uztailaren 8tik 10era izango da Lekeition eta Lea-Artibaiko proiektu kultural garrantzitsuenetako bat da. Bi baldintza bakarrik bete behar dira bolondres lanetan aritzeko, batetik, 18 urte baino gehiago, eta bestetik, “gogotsua” izan lanean.
Egin beharrekoak askotarikoak dira asteburu osoan. Gonbidatuta dauden konpainiei etengabeko laguntza eskaintzea edozein arotan, espazioen prestaketa edota parte hartzaile eta ikusleen gestioa, esate baterako. Horrez gain, ikuskizun bakoitzaren aurretik muntaketa lanetan eta materialen zaintzan laguntzea eta bitartean behar izanez gero prestutasuna eskaintzea. Era berean, asteburu osoan jaialdiari buruzko informazioa eman beharko da ere.